En directo

Naiz irratia.

«Eskuina ekiditeko Sumar-en botoa beharrezkoa da»

Uztailak 23ko gorteetarako hauteskundeetan bozkatzeko aukera berrietako bat izango da Sumar. Guillermo Presa da Arabako Kongresurako zerrendaburua Espainiar Estatuko 15 talde politikok bat egin dute Yolanda Diaz gidari duen plataformarekin.

Audio_placeholder

«Eskuina ekiditeko Sumar-en botoa beharrezkoa da»

Loading player...
Guillermo Presa
Guillermo Presa (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Guillermo Presa, Gasteizko Podemos-en arduraduna izan da orain arte. Alderdiak proposatuta, Sumar plataformako zerrendaburu izango da uztailaren 23ko hauteskunde orokorretan.

Mugimendu politiko berriari dagokionean, soziometroak ez du aurreikuspen onik utzi Sumar koalizioarentzat Euskal Herrian; izan ere, inkestak jaitsiera egongo dela dio, hain zuzen ere, hiru eserlekutik baterako jaitsiera.

Uztailaren 23ko hauteskundeei begira eta Espainiako hainbat autonomia erkidegoren joera ikusita, aurreikusten dena da eskuinak gora egitea estatuan. Zentzu horretan, VOXek dagoeneko hainbat parlamenturen presidentetzak dauzka eta hainbat gobernu autonomikoren parte da. Alderdi ultraeskuindarra eteteko, «Sumar-en botoa beharrezkoa» dela dio Presak.

Horren harira, Sumar alderdiaren lerro nagusiak «hiru» direla aipatu ditu. Lehenengoa, «bizi-kostua», hau da, mikro ekonomian zentratu eta norbanakoaren ekonomia hoberantz joatea. Jarraian, «trantsizio ekologiko» duin bat, lanpostuak sortzeko helburuarekin eta azkenik, «osasun publiko» sendo bat sustatu eta bultzatzea.

Jaurlaritza Logoa