En directo

NAIZ Irratia

«Ahalik eta indar gehien behar dugu eskubideen eta burujabetzaren berreskurapenerako»

San Fermin egunean hasiko da Espainiar Estatuko hauteskunde kanpaina. Arkaitz Rodriguezek, Sortuko idazkari nagusiak, EH Bildu indartzeak «garrantzi berezia» duela adierazi du: eskuin erreakzionarioari galga jartzeko, batetik; eskubide eta burujabetza kuotak berreskuratzeko, bestetik.

Audio_placeholder

«Ahalik eta indar gehien behar dugu eskubideen eta burujabetzaren berreskurapenerako»

Loading player...
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkaria NAIZ irratiko estudioetan.
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkaria NAIZ irratiko estudioetan. (Naiz irratia)

Egungo Espainiako presidentea den Pedro Sanchezek hauteskundeen eguna aurreratu zuenean herritar askoren kezka izan zen ea hauteskunde-mahaia tokatuko zitzaion. Dena den, lau egun barru, uztailaren 7an, San Ferminak hasten diren egunean, alderdi politikoek haien kanpainei hasiera emango diete herritarren botoa eskuratzeko ahaleginekin.

«Kanpaina politikoetan alderdi askok hainbat gauza egingo dituztenaren konpromisoa hartzen dute, baina hauteskundeen ostean beste zerbait, deusez edo kontrakoa egiten dute», aitortu du Arkaitz Rodriguez, Sortu alderdiko idazkari nagusiak, NAIZ irratiak egindako elkarrizketa batean.

«Jakin badakigu eskuinak aurtengo hauteskundeetan garaile ateratzeko aukera handiak dituela», esan du; izan ere, PP-ren eta VOX-en batasunak gehiengo absolutua lortu dezake. Hori dela eta, Sortu-ko idazkariak esan du aurreko hauteskundeetan eskuina «gelditzea» lortu zela eta 23koetan berdina egingo dutela.

Aurreko hauteskundeetan EH Bilduk lortutako emaitzak «oso onak» izan direla azaldu du eta emaitza horiek berrestea gustatuko litzaioketela nabarmendu du. Hori gutxi ez eta «lantzeko asko» dagoela aitortu du.

Kanpainari begira, agendan lehentasunak berdinak izaten jarraitzen dutela dio Rodriguezek: «Alde batetik eskubide sozial eta ekonomikoak berreskuratzea. Bestetik, politika penitentziarioa normalizatzea eta zentzu horretan elkarbizitza demokratikoaren bidean aurrera urratsa egitea. Azkenik, agenda nazionalari bultzada ematea eta Estatuaren arazo territoriala mahai gainean jartzea».

Jaurlaritza Logoa