En directo

Peli Lekuona
Entrevista
Maria Solana
Geroa Bairen Kongresurako hautagaia

«Hauteskunde errepikapena? Hala izan behar badu hala izango da»

Geroa Baik Uxue Barkosekin izan zuen diputatua berreskuratzea du helburu Maria Solanak uztailaren 23ko hauteskundeetan, baina begi bat eta erdi Nafarroako Gobernuaren osaeran izango du. Akordiorik ezean hauteskundeak errepikatzeko aukera aipatu du PSNk, ez dio horri biderik itxi jeltzaleak.

Audio_placeholder

«Hauteskunde errepikapena? Hala izan behar badu hala izango da»

Loading player...
Maria Solana artxiboko irudi batean
Maria Solana artxiboko irudi batean (Idoia Zabaleta | FOKU)

Espainiako hauteskundeetako kanpaina Nafarroako Gobernuaren osaerarako negoziazio betean iritsi da eta Madrilera baino elkarrizketa horien emaitzari begira izan da Maria Solana Geroa Bairen Kongresurako hautagaia NAIZ Irratian. 

Uztailaren 23ko hitzordutik hasita, erronka garbia du hautagaiak, 2019an galdu zuten Kongresuko eserlekua berreskuratzea. Zertarako? «Nafarren ahotsa entzun dadin, beste batzuen eskutik ez baita askorik entzun». 

Tartean, ordea, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziaketak ari dira izaten eta Maria Chiviteren balizko inbestidura hauteskunde horien ostean izango dela dirudi. «Mehatxua» da Ramon Alzorriz PSNko antolakuntza idazkariak aipatutako balizko hauteskunde errepikapena, bere hitzetan, baina dio «mehatxua euskal herritarrentzat, agian, Maria Chivite edozein preziotan lehendakari egitea» izan daitekeela. Ez dio hauteskunde errepikapenari aterik itxi, «hala izan behar badu, hala izango da». 

 

Jaurlaritza Logoa