En directo

Garazi Castaño

«Publikoa dantzara hurbildu nahi dugu Lekuz Lekun»

Asteazkenetik larunbata bitarte ospatuko da Bilbon Lekuz Leku nazioarteko dantza jaialdia, XIX. edizioa izango da aurtengoa. Jaialdiko Marian Etxebarria zuzendariak eman digu aurtengo egitarauaren berri KulturHaria saioan.

Audio_placeholder

«Publikoa dantzara hurbildu nahi dugu Lekuz Lekun»

Loading player...
Ethan y cía.-ren "Feeling The Vibe"
Ethan y cía.-ren "Feeling The Vibe" (Lekuz Leku)

Asteazkenean hasiko da Lekuz Leku  Hiriguneetako Nazioarteko Dantza Jaialdiaren 19. edizioa Bilbon. Asteazken eta ostegunean dantza-zinemarekin hasiko da jaialdia, La Fundicion aretoan. Eta ostiral eta larunbatean kalera aterako da jaialdia. Hamabost ikuskizun eskainiko dira aire librean; Kanada, Italia, Ekuador eta Txile izango dira herrialde gonbidatuak. Azken herrialde horretatik etorriko da bisitan etxera Alluitz Riezu García bizkaitar koreografo eta zuzendaria.

Jaurlaritza Logoa