En directo
Gorputzeko grasak sortzen du Leptina. «Grasak odolera bidaltzen du eta odoletik burmuinera doa. Burmuinari ondoko mezua bidaltzen dio: listo, nahikoa jan dugu». Modu horretan, ez dugu gehiago jateko beharrik sentitzen.
Oso gizenak dauden pertsonen artean Leptinarekiko erresistentzia bat ere somatu dela esan digu Etxeberriak. «Grasa kopuru jakin batetik gora duten pertsonen artean gorputzak erresistentzia bat sortzen du. Aseta gaudenaren mezua sortu eta bidaltzen da baina itxuraz garunak ez du jasotzen».
Atsedenak ere badu zerikusia gosea izatearekin edo ez izatearekin. «Lo gutxi egiten dugunean Leptina gutxiago ekoizten da. Grelina hormona Leptinaren antagonikoa da. Atseden gutxi hartzen dugunean, hurrengo egunean gose gehiago izaten dugu eta elikagai jakin batzuk eskatzen dizkigu gorputzak: pasta, txokolatea eta azukrea, adibidez».
Entzun Maddi Etxeberria Otaegi nutrizionistarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.