En directo

Bigarren Kafea

«Gorpuzkin bat norbaiten 'maitia' izan da, eta errespetua merezi du»

Museo askotan topa ditzakegu giza gorpuzkinak; azkenaldian ordea, horren inguruko eztabaida sortu da. «Erakusgai jarri daitekeen objektu kultural bat da edo errespetua merezi duten giza hezurrak dira?». Horren inguruan aritu gara Juan Inazio Hartsuagarekin.

 

Audio_placeholder

«Gorpuzkin bat norbaiten 'maitia' izan da, eta errespetua merezi du»

Loading player...

Tradizioz, museoak arteen eta kulturaren zaindari izan dira, eta unibertsitateekin batera, gai historiko-artistikoen ikerkuntzaren babesle. Ikastera eta artelanekin gozatzera joaten ziren bisitariak baina, XX. mendearen erdialdean masa-turismo kulturala hasi zenean, museoek modu berriak hartu behar izan zituzten publiko zabalaren aisialdi-beharrak asetzeko. 

Orain, beste eraldaketa bat bizitzen ari dira museoak, eta eztabaida berri bat sortu da. Zer egin giza aztarna edo gorpuzkiekin? Non dago gorpu baten eta kultura-ondasun baten arteko marra? Espainiako Antropologiaren Museo Nazionalean, hausnarketa sakoneko prozesu baten ondoren, gorpuzkiak erakusketatik kentzea erabaki dute. Zentroak 4.426 giza gorpuzki ditu, horietatik % 76 jatorri ezezagunekoak. Orain, guztiak erakundearen biltegietan gordeko dira. Honek eztabaida sortu du, eta horren inguruan aritu gara Juan Inazio Hartsuaga antropologoarekin. 

«Gorpuzkin bat norbaiten 'maitia' izan da, eta errespetua merezi du, batez ere pertsona hori maite zutenak bizirik badaude» dio Hartsuagak. «Atapuercacko Miguelón burezurra hor dago eta ez dute erretiratuko, 300.000 urte ditu eta haren familiaren aztarnarik ez da geratzen; hori erakutsi egin daiteke, baina non hasten da eta non bukatzen da gorpuzkin bat erakusteko aukera inor mindu gabe? Horretarkao gure arbasoekin zer gertatzen den jakin behar dugu». 

«Beste kontu bat da objektu hori nola iritsi den museora; kolonialismoa tartean sartzen badugu, sentimendu antikolonial indartsu eta oso justifikatu bat egon daiteke atzean» azpimarratu du antropologoak.  

Horrez gain, «garai batean giza-zooak egon ziren Europan; gehienbat beste arraza eta kulturatakoak ziren pertsonak erakusteko; baina urrutira joan gabe, gurean Altzoko Erraldoiaren kasua daukagu» kontatu digu. 

Jaurlaritza Logoa