En directo

Bigarren Kafea

«Negozio familiarra, artisaua eta euskalduna izango zela argi genuen»

Lapurdi eta Mexiko elkartzen dituen proiektua da Lapurdiko Pizzak. 2014ean Orereta-Errenterian ireki zituen ateak pizzeriak eta gaur egun hiru pizza makina dituzte martxan. Sorreraz eta gaur egungo egoeraren berri eman digu Damien Laurencena sortzaileetako batek.

Audio_placeholder

«Negozio familiarra, artisaua eta euskalduna izango zela argi genuen»

Loading player...

Hiri eta herri gehienetan dago pizza jateko aukera, jatetxeren bat, edo etxera eramateko egiten dituzten tokiren bat. 2014tik aurrera, aukera berezi bat ireki zuen bikote batek Orereta-Errenterian. Lapurdi eta Mexiko elkartzen ditu Lapurdiko pizzak izeneko pizzeriak,  Damien Laurencena eta Nayeli Rivadeneyraren pizzeriak.

Damien Laurencenak kontatu du haien aurretiko esperientziak hartu zituztela oinarritzat: «Gure esperientziatik abiatuta, iparraldetik nator eta han edozein lekutan ditugu artisau pizzak, beraz bat irekitzea erabaki genuen». Behar zituztenak ikasi eta gero, dendatxoa ireki zuten. «Negiozio familiarra, artisaua eta euskalduna izango zela argi genuen», azpimarratu du, eta ireki zuten egunean herriak erantzun polita eman zuen, eta sortzaileak esan du lehen egunean ezin izan zietela denei zerbitzatu. 

Urteak aurrera egin zuten eta pizza makina bat jarri zuten dendaren ondoan. «Familia zaindu nahi genuen eta ez genuen ia denborarik, lana utzi behar genuen eta makina jartzeko aukera topatu genuenean aurrera egin genuen». Goizean goiz pizzak egin eta Orereta-Errenterian, Astigarragan eta Donostian (Amaran), dituzten makinetan sartzen dituzte, bezeroek hotzak edo beroak erosi ahal izateko. 

«Orain herriko jatetxe eta tabernekin harremanetan kolaborazioak egin nahi ditugu, eta horrekin hasi gara hilabete honetan», azaldu du Damienek. Hurrengo pausuez eta bizitako esperientziaz hitz egitera etorri da gaur Bigarren Kafera Lapurdiko Pizzaken sortzaileetako bat, Damien Laurencena. 

Jaurlaritza Logoa