En directo

Eraginkorrak dira hauteskunde kanpainak?

[KALE GALDEKETA] Kanpainek ba al dute eraginik herritarren boto aukeran? Zalantza horrekin irten gara kalera.

Audio_placeholder

Eraginkorrak dira hauteskunde kanpainak?

Loading player...
Andra Mari Zuriaren plazan egin zuen ekitaldia EH Bilduk kanpainaren bide erdian.
Andra Mari Zuriaren plazan egin zuen ekitaldia EH Bilduk kanpainaren bide erdian. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Hauteskundeak gertu diren bakoitzean gertatzen den moduan, alderdi politiko guztiek martxan jartzen dituzte euren kanpainak. Aitzitik, kalean entzun ahal izan dugunaren arabera herritarren gehiengoak ez dute atentzio berezirik jartzen honetan.

Nolanahi ere, herritarren hein handi batek kanpainak jarraitzeko ohitura du. Askorentzat, hauteskundeetan parte hartu dezaketen lehen aldia izango da eta hauen esanetan kanpainak erabilgarriak izaten ari dira alderdi politikoen inguruan informatzeko. Beste askok, babesten dute behin hauteskundeetan parte hartu duzunean, orduan hartutako erabakia errepikatzeko joera handiagoa dagoela eta horregatik ez dituztela kanpainak hainbeste jarraitzen.

Bestalde, herritar batzuen hitzetan kanpainek sinesgarritasuna galdu dute. Izan ere, marketin estrategia gisa erabiltzen dutela diote, eta nabarmentzen dute kanpainan zehar esandakoak gero normalean ez direla egi bilakatzen.

Amaitzeko, kanpaina batek pertsona baten iritzia edota boza alda dezakelaren inguruan denetariko iritziak daude herritarren artean. Batzuek babesten dute kanpaina on batek pertsona batengan iritzi aldaketa bat eragin dezakeela. Beste batzuek aldiz, hau oso zaila dela azpimarratzen dute. 


Jaurlaritza Logoa