En directo

Bigarren Kafea

«Jendea hasi da Agerraldia baliagarria dela ikusten eta proposamenekin hurbiltzen da»

Ekainaren 3an Ager topaketa egingo du Agerraldiak Andosillan. Ager bailarako euskalgintzako aktiboen maparen aurkezpena eta gai ezberdinen inguruko tailerrak izango dira egitarauko ardatz nagusia. Agerraldiko Haizea Lizarbe Bonetak eman dizkigu topaketaren inguruko xehetasunak.

Audio_placeholder

«Jendea hasi da Agerraldia baliagarria dela ikusten eta proposamenekin hurbiltzen da»

Loading player...
Agerraldiako kideak iazko ekintza batean.
Agerraldiako kideak iazko ekintza batean. (Facebook / Agerraldia)

Azaroan Azkoienen egindako topaketatik gaur arte egindako bidea laburtu digu Lizarbek. «Azkoienen komunikabide bat sortzeko aukera egon zitekeela ikusi genuen baina hausnartu ostean, alde batera utzi eta saretzeari eman diogu lehentasuna. Zonalde ezberdinetako pertsonek elkar ezagutu dugu eta euskararen alde egiten diren jarduerak elkarbanatu ditugu, jolastekak eta kale izendatzeak bezalako ekintzak albo batera utzi gabe».

Goizean hasi eta eguerdian amaituko den egitaraua prestatu dute ekainaren 3rako. Bailarako euskalgintzaren aktiboen mapa osotasunean aurkeztuko dute, azaroan Azkoienen zati baten berri eman ostean. «EHUrekin hasitako ikerketa bat da; herriz herri euskalgintzak dituen aktiboak aztertzen ditu eta horrekin mapa bat sortu dugu. Bertan bakoitzaren joerak ikus ditzakegu».

Laudion kokatzen den Faktoria proiektua ezagutzen ere izan dira Agerraldiko kideak eta beraientzat eredu bat dela esan digu Lizarbek eta bailaran aurkezteko baliatuko dute Andosillako topaketa. Amaitzeko, euskararen ikuspuntutik gai ezberdinak lantzen dituzten tailerrak egingo dituzte.

Izena emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 31ra bitartean eta jardunaldiez gain, ondoren egingo den bazkarian parte hartzeko ere izena eman beharko da. Ekimenaren inguruko informazio guztia eta izena emateko aukera Agerraldiaren webgunean aurkituko du interesa duenak.

Entzun Haizea Lizarbe Bonetarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa