En directo

Aimar Erkiaga

Harreman toxikoak, marrazotzarrak, mendia eta auto azkarrak... Estreinaldietan ez da ezer falta

Harreman toxikoak, paraje zoragarriak, lau metroko marrazo bat, autoak eta abiadura....aste honetako estreinaldietan ez da ezer falta. Zuen aukeraketa lanak erraztu aldera, hemen, lau gomendio.

Audio_placeholder

Harreman toxikoak, marrazotzarrak, mendia eta auto azkarrak... Estreinaldietan ez da ezer falta

Loading player...
Zine estreinaldiak
Zine estreinaldiak (NAIZ irratia)

Asteko honetako zine karteldegia errepasatu dugu 'Bideokluba' saioan, eta eskaintza hain da zabala lanak erreztuko dizkizun gomendio zerrenda bat osatu dugu. Horra hor lau gomendio: pantaila handiko bi, eta etxean geratzea gustutuko baduzu, ba streaming plataformetan ikusteko beste bi.

Pantaila handian

'Las ocho montañas'

Canneseko zigiluarekin dator ‘Las ocho montañas’ filma. Paolo Cognettiren liburu arrakastatsuan oinarrituta, bi lagunen harremana kontatzen du filmak. Prieto eta Brunno dira protagonistak. lehena hirian bizi da eta tarteka joanen da mendira, Brunno aldiz, herrian bizi da, mendian ezagutu zuten elkar ume zirelarik. Bizitzak baina bide ezberdinetatik eramango ditu.

Urteak igaro ondoren, Prieto, hiriaz gogaituta, mendira itzuliko da. Ekintza honek bi gizonezkoen arteko iraganeko oroitzapenak eta arazo garaikideak azaleratuko ditu.

Felix Van Groeningen eta Charlotte Vandermeerschek zuzendutako filmak Epaimahaiaren Saria jaso zuen pasa den edizioan, Cannesen. Felix Van Groeningen zuzendari belgikarra Donostiako Zinemaldian izan zen ‘Beautiful Boy’ izeneko filmarekin. Timothee Chalamet eta Steve Carrel ziren filmeko protagonistak, gogoan daukat ehunka pertsona bildu zirela alfonbra gorrira Chalamet aktorea ikustera.

Oraingoan baina, ‘Las ocho montañas’ filmean ez daude Hollywoodeko izarrik. Baina azpimarratu behar da Luca Marinelli aktoreak oso lan ederra egiten duela. Nire ustetan Europar zinema garaikideko ohiko pelikula baten aurrean gaude. Argazkigintza alderditik ederra da eta azken urteetako zineman hainbeste ikusi den herrira edo naturara buelta egiteko drama landatar bezala definituko n uke filma. Edonori gomendatu dakioken filma.


¡Tiburón a la vista!

Bilboko FANT jaialdian irabazle izan den ‘Tiburon a la vista’ filma karteldegira heldu da aste honetan. Boukherma anaiek zuzendua, genero honetako filmetan sarri gertatzen den bezala, marrazo hiltzaile erraldoi baten agerpena da istorioaren eztanda eragilea.

Filmeko protagonista erretiroa hartzear dagoen 60 urte inguruko emakumea da. Bizitza monotonoa du, lagun aspergarriak, eta bikotekide gogaikarri bat, eta hortik guztiagatik ihes egiteko misioa izango da parez-pare jarri zaiona: lau metro luze dituen marrazoa harrapatzea. Noski, Spielbergerren Jaws izango da bere erreferentzia.

Komedia tonua hasieratik amaierara mantentzen da filmean. Pertsonaia ergelak, egoera surrealistak eta momentu trakets ugarik osatzen dute filma. Hala ere, nik are barregarriagoa espero nuen filma.

 

Pantaila txikian

Hirugarren gomendioa FILMIN eta MOVISTARREN eskutik dator, eta orain dela hilabete batzuk, zinema aretoetan estreinatu zen unean, Bideokluba saioan ere gomendatu genuen. ‘Aftersun’ du izena filmak eta pasaden urtean zinema independenteak izan zuen pelikula garrantzitsuena izan zela esango nuke. Aurrekontu txikikoa, isil-isilik iritsi zen, baina ahoz-aho ederki funtzionatua eta ongi mantendu zen zine aretoetan. Charlotte Wells britainiarraren lehen film luzea da ‘Aftersun’, eta orain dela 20 urte bere aitarekin pasatutako oporraldi bat kontatzen du.

Niri izugarri gustatzen zait. Pelikulak modu oso berezian nahasten ditu iragan errealeko pasarteak eta oroitzapen lausoak. Samurtasun eta sentsibilitate aparta duen filma da. Era berean, aipagarria da Canneseko Quincenan estreinatu ondoren mundu mailako akademia eta zinemaldi ezberdinetan 80 garaikurretik gora irabazi dituela filmak. Oscar sarietan ere Paul Mescal aktoreak aktore onena irabazteko izendatu zuten.

Paul Mescal olatuan dabil azken urteetan. ‘Normal People’ telesailean egin zuen debuta eta pare bat urte beranduago Oscar Sarira izendatua izan da. Ridley Scotten ‘Gladiator 2’ ekoizpenean hartu du parte eta eta parte hartuko du Cloe Zhao-ren ‘Hamalet’ eta Richard Linklaterren proiektu berrian ere.

 

‘El color del cielo’

Pasaden urteko Donostiako Zinemaldian estreinatu zen ‘El color del cielo’. Hainbat urte eta gero, bat egingo dute Hollywoodeko aktore batek eta espainiar filologo batek, momentu horrek emango dio hasiera filmari. Iraganean izan zituzten arazoak eta baita momentu onak ekarriko dituzte gogora. Era berean, bat egitearen ondoren, argi zeukaten guztia zalantzan jarriko da.

Pelikula metaforiko eta konplexu bat dela esango nuke. Amodioa eta gizakien arteko erlazioak modu landuan kontatzen dituena. Era berean, aipagarriak dira Joan-Marc Zapata zuzendari kataluniarrak filmaren eszenaratzean erabiltzen dituen koloreen arteko erlazioa eta pelikulak berak daukan formatu aldakorra. Film berezi eta librea da. Zerbait ezberdina ikusi nahi baduzue, aukera ona da. Filmin plataforman dago ikusgai.

 

Jaurlaritza Logoa