En directo

Bigarren Kafea

«Gizarte bezala hazi nahi badugu, hausnarketak behar ditugu»

Idoia Gereñu Odriozola irakasle eta aktorearekin egon gara Bigarren Kafean antzerkigintzaz, amateur kontzeptuaz eta urduritasunaz hitz egiten.

Audio_placeholder

«Gizarte bezala hazi nahi badugu, hausnarketak behar ditugu»

Loading player...

Idoiak Gereñu Odriozolak txikitatik izan du antzerki munduan ibiltzeko grina eta lehen aldiz 16 urterekin eman zuen izena Tolosako kultur etxeko tailerrean. «Egia da antzerkian oso gustura aritzen nintzela, baina irakurtzea asko gustatzen zitzaidan baita ere, eta azkenean Filosofia ikasketak egitea erabaki nuen». 

Ondoren Nafarroako Antzerki eskolan urtebetez aritu zen, baina ez zen oso eroso sentitzen «nire aktore esperientzietan, batzuetan urduritasunak gailendu eta sufritu izan dut, eta irakasle batek esan zidan arrazoiari toki handiegia ematen niola». Horrelako egoeraren batean bere ikasle edo aktoreren bat ikusten badu «pentsatu gabe salto egin behar duela» dio Gereñuk.

2012. urtean sortutako Katiuska konpainia sortu zuen, eta honela definitzen du: «ezezagun batzuk elkartu ginen, zoriak hala bilduta eta tailer moduan hasi ginen, jolasten, baina iaz hamargarren urteurrena ospatu genuen eta jada ez dugu tailer modura funtzionatzen». Horrela sortu zen Katiuska taldea, orain arte 5 antzezlan sortu dituena,  «gure erritmoa dugu, gure denborak, jolasteko, eztabaidatzeko eta tartean tartean zerbait sortzeko elkartzen gara». Euren lanak sortzerakoan gai bat izaten dute abiapuntu; «zeren inguruan hitz egin nahi dugu? Hortik hasten gara». Hausnarketarako bide ere izaten da, eta berak argi du «gizarte bezala hazi nahi badugu, hausnarketak behar ditugu».

Antzerkigintzaren inguruan asko ikertu du eta «gaur egun egiten ari garen gauza asko eginak daudela uste dut» dio.  Antzerki amateurrari buruz ere aritu gara, eta definizio bat du gustuko: «herriak herriarentzat egiten duena da».

Antzerkia Idoiarentzat sendabidea izan da, bere burua ezagutzeko modua «oholtza gainean beti zaude biluzik,  eta beraz, zure gauza onak eta txarrak ateratzen dira».

Bigarren Kafean bere ibilbidearen errepasoa egin dugu.

Jaurlaritza Logoa