En directo

Garazi Castaño

Txalapartako nobedadeak, Garazi Arrularen eskutik

Literaturiako Azoka amaituta, Txalaparta argitaletxeko azken uztaren berri ematera gonbidatu dugu Garazi Arrula. Ekainean argia ikusiko dituztenak ere izan ditugu hizpide KulturHaria saioan.

Audio_placeholder

Txalapartako nobedadeak, Garazi Arrularen eskutik

Loading player...
Literaturia Azoka Zarautzen
Literaturia Azoka Zarautzen ( Jon Urbe | FOKU)

Antonio Turielen 'Petrokalipsia' da Txalaparta argitaletxeko editoreak egin digun lehen gomendioa, apirilean argitaratu zuten Joseba Barriolaren itzulpena. Saiakerak energia-iturri berriztagarrien inguruan sortutako ilusioei aurre egiten die. Atal laburretan banatuta, krisi-klimatikoaren ustezko konponbideei buruzko argudioei buelta ematen die pentsalariak. Estitxu Villamorrek idatzi du hitzaurrea, saiakerako edukia Euskal Herrian kokatu eta gaurkotzeko asmoz.

Bigarren itzulpen bat nabarmendu du Arrulak, oraingoan baina, eleberria. Emilenne Malfatto fotokazetariaren 'Deitora zaitzala Tigirisek' Irati Bereauk ekarri du euskarara. 2021ean lehen eleberri onenari Goncourt saria eskuratu zuen eta, labur esanda, feminizidioa du mintzagai. Haurdun gelditu eta bere patua sententziatua duen neskato baten istorioa kontatzen du, haren familiako kide bakoitzaren ikuspegitik kontatua. Eleberri «koral eta laburra», «zirraragarria» da Arrularen ustez.

Haur literatura moduan katalogatua, baina edonorentzako gomendagarria da 'Liburu bat banintz', Letria aita-seme portugaldarrek idatzi eta ilustratua eta Arrulak berak euskaratua. Irudia eta testuarekin jolas egiten du, 'liburu bat banintz' galderaren bueltan errepika eginez. «Liburuari egin dakioken gorazarre handi bat» osatu dute Letriarrek.

Inprentara bidaltzeko prest diren beste bi izenburu aurreratu dizkigu Arrulak: Amaia Alvarez eta June Fernandezen 'Mariokerrak' eta Xabier Fernandezen 'Nazioen Tourra'.

Jaurlaritza Logoa