En directo

Peli Lekuona

Matxitxakoko gudua

Audio_placeholder

Matxitxakoko gudua

Loading player...

'MATXITXAKO. Apuntes sobre la Marina de Guerra Auxiliar de Euzkadi (Jesus Lacorte, 2022)’ dokumentalak askorentzat ezezaguna den 1936ko gerra gertakari garrantzitsu bat jasotzen du. Oihana Pardo ekoizlea izan da aste honetako 'Hemen gertatu zen' saioan filmaz eta gertakari hartaz hizketan. Kostatik bertatik euren herrikideen zorigaiztoko gertakaria zuzenean ikusi ahal izan zuten bermeotarrek. 

Gainera, Javi Buces historialaria ere izan da, oroimenaren webguneen inguruan sortu den ika-mikaren harira Aranzadik darabilen metodologia azalduz. 

Lander Garciak oroimen musikatuaren tartera Eustakio Mendizabal 'Txikia' ekarri du. Gerora oso ezagun egin zen Pantxoa eta Peiok grabatu zuten kantuaren bertsioa, baina bada lehenagoko bat, Txikia beraren burkideek grabatu zutena Telesforo Monzonen ekimenez. 

Jaurlaritza Logoa