En directo

Bigarren Kafea

Trouble Woman: «Etxea teilatutik egiten hasi gara baina agian etxe polit bat egingo dugu»

Radio Rebelde proiektuarekin topera dabilen unea baliatu du Nagore Fernandezek Trouble Woman egitasmoa martxan jartzeko. Lehenengoan bertsioak egin izan dituzte eta bigarrenean kantu propioak sortzen eta grabatzeko prestaketetan murgilduta egin digute bisita Bigarren Kafera.

Audio_placeholder

Trouble Woman: «Etxea teilatutik egiten hasi gara baina agian etxe polit bat egingo dugu»

Loading player...

«Errebeldia bizitzeko modu bat bezala ikusi izan dut beti. Musikan eta bizitzan arau gehiegi jartzen badituzu, gauza asko galtzen dituzu». Zuzenean jotzeak asebetetzen du gehien Fernandez baina kantu propioak egiteari ere eman dio garrantzia. «Gure abestiak sortzeko behar bat somatu genuen. Nik txikitatik sortu izan ditut abestiak baina orain iritsi zait jendaurrean aurkezteko unea».

Aurrez izan dituen beste proiektu batzutan kantuak elkarbanatzerakoan hainbat oztopo izan dituela esan digu. «Gizonezkoekin egin izan dut topo beti eta horri abeslaria izatea gehitzen badiogu, nire kantu proposamenek atzera egin izan dute». Orduan, bere proiektu pertsonal bat martxan jartzeko unea zela sentitu zuen.

Kantuak grabatzea izango dute  hurrengo xede baina Radio Rebelderekin zuzeneko asko dituztenez, ez zaie erraza suertatzen ari estudiorako datak lotu ahal izatea. Etxea egiten teilatutik hasi direnaren susmoa badu baina «etxe polit bat egin dezakegu». Behin kantuak grabatuta egindako lan hori jendaurrean aurkeztu ahal izateko ateak jotzeko prest eta gogotsu daude.

Entzun Nagore Fernandezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa