En directo
Julen Goikoetxeak eta harekin aritutako taldeak egin dute aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren jarraipena Naiz Irratian. «Kanibal hauek parte hartzen duten lasterketetan dena irabazi nahi izaten dute», dio Goikoetxeak lasterketaren irabazle Jonas Vingegaard daniarrari erreferentzia eginez.
Esan behar da Jumbo Vismako daniar handiak ez diela gainontzekoei aukerarik eskaini azken etapan, akaso Pogačarrekin duen gerra psikologiko horretan, berak ere baduelako gauza ikusgarriak egiteko gai dela erakusteko premia.
Baina etxeko protagonistei begira, bi izen nabarmendu behar ezinbestean, Mikel Landa eta Ion Izagirre bigarren eta hirugarren izan baitira hurrenez hurren sailkapen nagusian. Hauen inguruko hausnarketa ekarri du Goikoetxeak Asteburuko Harira, baita polemikoa izan den ibilbidearen inguruan duen iritzia ere.