En directo

Aimar Erkiaga

‘Tetris’, Gerra Hotzean bandoz aldatu zuen bideojokoaren historia plataformetara iritsi da

Opor egun hauetan ikusteko lau gomendio egin ditugu ‘Bideokluba’ saioan. Apostu ziurra dira zine aretoan ikusgai dauden 'El imperio de la luz’ eta ‘Una bonita mañana’. Etxetik ez baduzue atera nahi ‘Tretris’ eta ‘Succecion’ telesailaren azken denboraldia.

Audio_placeholder

‘Tetris’, Gerra Hotzean bandoz aldatu zuen bideojokoaren historia plataformetara iritsi da

Loading player...
Tetris filmaren fotograma bat
Tetris filmaren fotograma bat (Apple TV)

‘Tetris’ (Apple TV)

Historiako hiru bideojokorik salduenetako bat Tetris da. Alekséi Pajitnov informatikari sobietarrak diseinatu eta programatu zuen, 1984ko ekainaren 6an. Bere izena greziar tetra (lau) eta tenis aurrizkitik dator, Pajitnoveko kirol gogokoenetik. Horraino dena ongi. Baina esango banizuke bideojoko honen merkaturatzeak  lotura zuzena duela gerra hotzarekin?

80. hamarkadan dago kokatua filma, La Vegaseko bideojoko konbentzio batean abiatzen da filma. Matthew Vaughnek zuzendu du eta Apple TVn dago eskuragarri.

‘Succesion’ (HBO, telesaila)

Badator ere ‘Succesion’ telesaileko laugarren denboraldia. Askorentzat azken urteetako telesail onenaren aurrean gaude. HBO plataforman estreinatu dela bere 4. eta azken denboraldia.
Komunikazio enpresa bateko magnatea den gizonezko baten eta bere lau semeen inguruko telesail bat da ‘Succesion’, gizonezkoa nagusitzen doan einean bere semeetan oinordekoa aukeratu behar duena.

Boterea, dirua eta anbizio ustelaren inguruko telesail baten aurrean gaude, ez dago pertsonaia zuri eta beltzik, denak grixak dira. Seme bakoitzak bere interes eta arrazoiak ditu erabakiak hartzeko. Azpimarragarria da aurreko 3 denboraldiak onak izan badira, laugarren eta azken denboraldiaren honen inguruko kritikak ere bikainak direla. Normalean zaila izaten da telesail baten kalitatea hasieratik bukaerara mantentzea, nire buruan bukaera txar baten adibide argiena Juego de Tronos dela esango nuke. Baina kasu honetan badirudi ‘Succesion’-ek Roy familiako arazoei irtenbide egoki bat aukeratzen jakin duela, telesaileko fan guztiak asetuta utziko dituena.

Zine aretoetara hurbiltzen bazara

Zine aretoetara hurbiltzen bazara baditugu bi gomendio, pasa den ostiralean estreinatu ziren biak. Sam Mendesen 'El imperio de la luz' eta Mia Hansen Loven ‘Una bonita mañana’.

‘El imperio de la luz’

80. hamarkadan kokatuta, pelikulak Ingalaterrako kostaldean dagoen zinema zahar batean lan egiten duten pertsonaia ezberdinak erakusten ditu. Hein batean zinemari egiten dio omenaldia Sam Mendesek, bai.  Egun batean gizonezko beltz bat zineman lan egiten hasiko da eta bi pertsonaien arteko harremana garatuko da, eta garaiko arazo sozial eta politikoak agerian geratuko dira.

San Mendes blockbuster zinema mainstreamean dabilen zuzendari bat da. Bereak dira ‘American Beauty¸ James Bond sagako ‘Skyfall’ edo orain dela lau urte Oscar sarietan hamar izendapen lortu zituen ’1917’.  Gainera, nire ustetan behintzat, gaur egungo Hollywooden dagoen argazki zuzendari hoberenetako batekin lan egiten du Mendesek, Roger Deakinsekin. Esango nuke edonori gustatuko zaion filme baten aurrean gaudela, erraz ikusi eta gozatzen dena.

‘Una bonita mañana’

Canneseko Zuzendarien Quincenan edo hamabostaldian estreinatuta, 8 urteko alaba bat duen emakume bat da filmeko protagonista. Andreak alaba zaintzeaz gain gaixotasun neurodegeneratibo bat duen aitaren kargu ere egin beharra dauka. Aitarentzat zaharrentzako etxe bat aurkitzen dabilen bitartean iraganeko lagun batekin topo egingo du, eta nahiz eta hau ezkonduta egon abentura bat hasten du bikoteak.

Cannesen estreinatu ondoren pasaden urteko Torontoko, Donostiako edo Londreseko Zinemaldietan proiektatu zen filma, nik Donostian ikusi nuen Perlak Sailean eta egia esan oso gomendagarria iruditu zitzaidan. Nahiz eta argumentu oso dramatiko bat izan, film gizatiar eta sentikorra dela esango nuke, eta gai gogorrak lantzen dituen arren filmak ez du krudeltasun edo gogortasunean oinarritzen istorioa, bizitzaren gorabeherak erakustean baizik.

Gainera hain ezaguna den Lea Seydoux da filmeko protagonista, eta egia esan bera da filmaren pisua daraman pertsonaia. Bera oso oso ondo dago. Beraz hau da gure asteko bigarren gomendioa, eta film hau ere edonori gomendatuko nioke.

Jaurlaritza Logoa