En directo

Naiz Irratia

Gazte Topaguneak, gazte bulkadaren akuilu

2002an egindako edizio arrakastatsuaren ostean, Elorriora helduko da ostera ere Gazte Topagunea aurten. Ordutik gaur arteko ibilbidea osatu dugu edizio ezberdinetan izandako protagonistekin.

Audio_placeholder

Gazte Topaguneak, gazte bulkadaren akuilu

Loading player...
Elorrio gaztez beteta
Elorrio gaztez beteta (Gari Garaialde | FOKU)

Egun 40 urte inguru dituen nork ez du gogoan 2002an izandako Elorrioko Gazte Topagunea? Aurten ere gazteen topaleku izango da Bizkaiko herria apirilaren 6tik 9ra, eta horrek parada eman dio dagoeneko ileak urdintzen hasiak zaizkion bati baino gehiagori bertan egindako parrandak, ezagututako jendea eta, finean, atzera begirakoa egiteko.

Elorrioko edizio hura izan dugu gogoan abiapuntuan, eta ordutik hona izan diren Topagune, Gazte Danbada eta udaberriko ekimenen bilana Iraitz Mateo lankidea lagun.

Hasiera edizio horietan, eta ez horrenbestera arte, gazteen aurkako errepresioa izan da ekimen horietan eragiten saiatu den kanpo elementu lazgarriena, baina horren aurka altxa eta euskal gazteriak beti izan du horri aurre egiteko gaitasuna. Alde horretatik, nabarmentzekoa da nola 2006an, Segi erakunde terrorista izendatu berritan iritsi zen Lezoko Gazte Topagunea; izendapen horrek erakusten du jazarpenaren neurria, baina kontrastean, agerikoa da orduko gazte haien grina: neska borrokalari, bi motots ile horiko irudia sortu zuten logo gisa, Kattalin ezizenez deitua. Oiartso Los Arcos iruindarra izan zen horren sortzaile, gogoa du ordurako hasia zela ikuspegi feminista eta emakumeen presentzia lan lerroetan garatzen, horren erakusle zen irudi hura.

Gotzon Elizburu eta Lur Albizuk ere oso gogoan dituzte 2013an Ernai sortu berritan izandako Gazte Danbadaren edizioak, Urduñan lehena, Laudion bigarrena. Albizuk, esaterako, oso gogoan du bigarren hori, bozeramale jardunetan zen lehena; garaiko gazteen «indarra eta ilusioa» oroitzen ditu.

Aurten Elorrio izango du geltoki atzera ere Gazte Topaguneak. Ernai-ren hamargarren urteurrenak zedarrituko du hitzordua, zalantzarik gabe, hori ospatzeko berariaz antolatu dute egitarau oparoarekin. Naiz Gunea ere izango da bertan.

Jaurlaritza Logoa