En directo

Bigarren Kafea

Barkley Maratoia; espetxetik ihes egitea bezain zaila

Munduko lasterketarik gogorrena omen da Barkley maratoia; 160 kilometro, 60 orduko epean. Martin Luther Kingen hiltzailearen kartzeleko ihesean oinarrituta dago. 

Audio_placeholder

Barkley Maratoia; espetxetik ihes egitea bezain zaila

Loading player...
Barkley maratoien liburu orriak lortu behar dira
Barkley maratoien liburu orriak lortu behar dira (Instagram: @thefreeoutside)

Asteartean, 55 urte beteko dira Martin Luther King hil zutenetik. 1968ko apirilaren 4a zen, eta King, Eskubide Zibilen Mugimenduko bozeramailea, Memphiseko (AEB) Lorraine herriko motel batean zegoen, bere jarraitzaileak balkoi batetik agurtzen. Baina James Earl Gray izeneko gizon batek tiro egin zion, eta ordubete beranduago zendu zen Luther King. 

James Earl Gray epaitu, eta 99 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Baina 1977ko ekainaren 10ean, Rayk eta beste sei presok ihes egin zuten Petroseko (Tennessee) Brushy Mountain State espetxetik. 60 orduz egon zen ihesean harrapatu zuten arte; espetxetik 19 kilometrotara. 

Ihesaldi horretan oinarrituta, Gary 'Lazarus Lake' Cantrell izeneko gizon batek lasterketa bat sortu zuen: Barkley Marathons. Ultramaratoi honek bost itzuli ditu, 32 kilometrokoa bakoitza, guztira 160 km-tik gorako lehiari forma ematen diotenak. Korrikalariek 60 ordu dituzte, gehienez, itzulia osatzeko, James Ear Grayren ihesaldia omeduz. Balentriak irauten duen bitartean, ez dute laguntza-punturik, eta ezin dute telefono mugikorrik, GPSrik edo beste edozein nabigazio-sistemarik erabili.

1986ean sortu zenetik, soilik 17 pertsonek lortu dute lasterketa osatzea. Sastrakak, gora-beherak, hotza, errekak... Helmugara iristea bezain zaila da minik ez hartzea. Hala ere, urtero izen-emateak bete egiten dira, 40 korrikalarik soilik parte hartu dezakete eta. 

Lasterketaren bitxikeriak aztertu ditugu Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa