En directo

Naiz Irratia

«Irulegiko Eskuak erakutsi du zer nolako gogoa duen herriak bere iragana ezagutzeko»

Aranzadik argitaratu duen 'Irulegi. Irulegiko Eskua, K.a. I. mendeko lekukotasun epigrafiko bat Aranguren Ibarrean' liburuaz aritu gara Juantxo Agirre Mauleon Zientzia Elkarteko idazkari orokorrarekin. Eskua aurkitu zuen Leire Malkorrarekin eta Josean Mujika arkeologoarekin ere hitz egin dugu.

Audio_placeholder

«Irulegiko Eskuak erakutsi du zer nolako gogoa duen herriak bere iragana ezagutzeko»

Loading player...
Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari orokorra
Juantxo Agirre Mauleon, Aranzadi Zientzia Elkarteko idazkari orokorra (Naiz Irratia)

Lau hilabete pasa igaro dira Irulegiko Eskuaren berri izan genuenetik. Denborak ematen duen perspektibarekin eta momentuan aurkikuntzaren iragarpenak izan zuen dimentsio handia gogoan, Juantxo Agirre Mauleon Zientzia Elkarteko idazkari orokorrak uste du «herriak» bere iraganaren ingurukoak jakiteko duen gogoa agerian geratu dela. Horrek «ardura» senti arazten diela aitortu du, «gure ikerketak zuzenak eta zorrotzak izan behar dira». Argi du bidea, «herriak iraganeko egia eskatzen digu eta hori zientziaren bideatik etorriko da». Berehalakoan egin du hori bai aldarria, «gazte arkeologoei» etorkizuna bermatu behar zaiela dio, «ez dugu gure iragana ezagutu ez baditugu gogoekin eta oinarrizko lan baldintzekin, orain arte dena auzolanean egin dugu».

112 orri dituen 'Irulegi. Irulegiko Eskua, K.a. I. mendeko lekukotasun epigrafiko bat Aranguren Ibarrean' liburuan informazio zehatz eta zabala aurkituko du irakurleak, ikerlarien eta egiten duten lanaren ingurukoa, Irulegiko Eskuak zenbat urte dituen zehazteko erabili den metodologiarena, aurkitu diren beste hamaika objekturen inguruko informazioa, «lapikoak, armak, txanponak, gezi puntak», nahiz garaiko animali eta landareri loturikoa.

Jaurlaritza Logoa