En directo

Bigarren Kafea

“Bidaiaren momenturik politenean gaude agian, proiektua hazten ikustea oso polita da”

Audio_placeholder

“Bidaiaren momenturik politenean gaude agian, proiektua hazten ikustea oso polita da”

Loading player...
Aitor Fernandino aktorea.
Aitor Fernandino aktorea. (Loinaz aktoreak)

Aitor Fernandinok txikitan eskolaz kanpoko jarduera asko probatu zituen eta beti horien artean antzerkia zegoen «besteak probatzen joaten nintzen, antzerkiak harrapatu ninduen eta honaino». Lasartekoa izanik, eskola baten bila Getxora joan zen ikastera «kanpokoa ezagutzeko». Berak argi du ikasketak oso garrantzitsuak direla, «nire ustez ikasi egin behar da, nola mugitu behar duzun, nola entzun behar diozun zure kideari». dio Fernandinok. 

Eskolatik irtendakoan ikastaro asko egin zituen «denak zerbait berria eskaintzen zidan, mundu berri bat erakutsi zidaten klown edo maskarak, adibidez». Izan ere, «antzerkiak adar asko ditu, eta denak ezagutzea oso garrantzitsua da», gaineratu du aktoreak.

Antzerkian konpainia askorekin lanean aritu ostean, 2014. urtean Anodino taldea sortu zuen,  «pixka bat inprobisatua izan zen, eta ekoizpena handitzen joan zen, eta azkenean obra, taldea eta konpainia geneukan». Urte hauetan guztietan 8 ikuskizun sortu dituzte, gehienetan Aitor aktore izan delarik, eta orain lan berri bat dute esku artean: Obsoletus.  «Duela urte asko bagenuen ideia bat utzita zegoen lantegi batekin egiteko, baina ahaztuta utzi genuen eta antzerkigintza berriak bekarekin berreskuratu egin genuen». Lan honen gaiaren inguruan hauxe dio «greba bat dagoenean, jendea kexatzen hasten da eta nik ez nuen ulertzen. Hortik jaio zen obra hau, zergatik kexatu behar genuen? Zergatik ez zegoen elkartasunik?». 

Konpainiaren eta bere idazteko estiloan umorea oso garrantzitsua dela dio: «umorearekin eroso sentitu naiz, nik ez dakit beste modu batean idazten», dio, eta argi dauka Anodinoren lanen zigilua horixe dela, «ez dugu beste modu batera egin nahi, zergatik joango gara horren aurka, hainbeste gustatzen bazaigu?». 

Jaurlaritza Logoa