En directo

Artziniega, bertatik

Artziniegako Alde Zaharra zeharkatu, aldapa gora, aldapa behera, eta Udaletxera heldu gara. Bertan sartu, eta Unai Gotxi Artziniegako alkateordearekin hitz egiteko aukera izan dugu. Herriaren izaera, 750. urtemugaren ospakizuna, jaiak, artzikirola eta herriko erronka eta proiektuak izan ditu hizpide

Audio_placeholder

Artziniega, bertatik

Loading player...
Artziniegako udaletxea
Artziniegako udaletxea (Naiz Irratia)

Artziniega Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da. Aiaraldea kuadrillan dago, eta Burgos eta Bizkaia ditu mugakide. 1.800 biztanle inguru ditu.Gaztelako Erreinua Bizkaiko eta Kantabriako portuekin lotzen zuten antzinako bideen bidegurutzean kokatuta, Arabako iparraldeko lurretan garrantzi estrategiko eta ekonomiko handieneko guneetako bat izan zen. Hala, 1272. urtean Alfontso X.a Jakinuna Gaztelako Erregeak hiri-gutuna eman zion Artziniegari, hiribildu titulua aitortuz.

Artziniegako Hirigune Historikoa Artziniegako alde zaharra da. Gorobel mendilerroaren inguruan, Montenegro, Gainzabala eta Otsati mendien artean sortutako haran baten erdian altxatzen den muino baten gainean kokatzen da. Hiru kalez osatuta dago, Goienkale, Artekale eta Barrenkale. Hauek bi kantoik gurutzatzen dituzte, Miraflores kantoia eta Parrokiako kantoia. Eusko Jaurlaritzak 1996ko apirilaren 16an Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendatu zuen.

 

Unai Gotxi alkateordearen eskutik, artziniega ezagutzeko aukera izan dugu. Herriaren izaera, 750. urtemugaren ospakizuna, jaiak, artzikirola eta herriko erronka eta proiektuen berri eman digu:

2022a ospakizun urtea izan zen, izan ere, hiribilduak 750 urte bete zituen, eta 750 urteak bakarrean ospatzeko, herritaerrek hartu zuten hitza, eta ekitaldi kulturalak antolatu zituzten. Aipatzekoa da Uztailaren 9ko Arciniega abizenaren lehenengo munduko topaketa, Euskal Herritik ez ezik, Espainiatik eta Europako beste hainbat herrialdetatik ere bertaratu ziren bisitariak Artziniegara, baina bereziki Hego Ameriketatik, bertan baitago hedatuen abizena. Joaldunen doinuek gidatuta, Hiriko atean jaso zuten harrera ofiziala; agur dantza, kantu eta Joseba Vivanco alkatearen hitzartzearekin. Herri bazkaria izan zen eguneko jarduera nagusia, berrehundik gora arciniegatar mahai beraren bueltan elkartu baitziren.

Kirolak ere badu bere garrantzia herrian. Artziniegan bertan "Artzikirola" asmatu zuen Jose Ramon Reyk, eskubaloia eta futbola nahasten dira, eta indarra ez ezik, Talde-lana, abiadura eta koordimazioa ditu oinarri.

Bukatzear den legegintzaldian zehar balorazio saioak egin dituzte herritarren iritziak jasotzeko asmoz, eta hasieran markatutako helburu guztaik ez, baina gehienak lortu dituztela aitortu digu Gotxik. Erdi Aroko azokari berriz ere izaera herrikoia ematen saiatu dira; herri turistikoa izanik, «asko kostata» dorre zaharrean hotela egin dute; kultur etxea berrizten ari dira eta herritarren hala eskatuta, osasun zentroa mugitzeko prozesuan daude. «Jendea aktibatzen ari gara, jendeari galdetzen zer den behar dutena», nabarmendu du Gotxik. 

Aurrera begirako erronkak ere badituzte finkatuta: herrian erosteko eta kontsumitzeko autua hartzea, kale peatonalak egin eta Artziniega eta auzen arteko lotura hobetu, eta HAPOa berritu, besteak beste.

«Oso aktiboak» eta «oso komunitarioak». Horrela definitu ditu Gotxik artziniegatarrak.

Jaurlaritza Logoa