En directo

Garazi Castaño

Teatrolari, dramaturgoentzako eskola eta etxea

Antzerkiaren Nazioarteko Eguna aitzaki hartuta, Iruñeko Kale Berriko 49. atarira gerturatu gara. Teatrolari Arte Eszeniko Eskola bisitatu dugu KulturHaria saioan, Mikel Lizaso irakaslearen laguntzaz.

Audio_placeholder

Teatrolari, dramaturgoentzako eskola eta etxea

Loading player...
Teatrolariko ikasleak antzezpen lanetan
Teatrolariko ikasleak antzezpen lanetan (Teatrolari Arte Eszeniko Eskola)

2014an sortu zuten Teatrolari, antzerkigintza irakasteko metodo eta modu berriak Iruñera ekartzeko asmoz. Eskola txikia da, baina gutxika-gutxika hazten ari da. Alde Zaharrean hasi zen, ostean Errotxapeara mugitu ziren. Egun bi lokal dituzte: Errotxapeakoa eta Alde Zaharreko berria, Kale Berrian. 160 ikasle eta 11 irakasle ditu egun Teatrolarik.

Antzerkirako irakaskuntza-metodologia berezia du eskolak. Jorge Einesek egindako azterketa eta teknika du oinarri; eta Javier Álvaro Teatrolariko zuzendariak ekarri du eskolara. Aktorearen askatasunanean, inprobisazioan eta gorputzaren garrantzian oinarritzen den metodologia aztertzen eta garatzen ari da eskolako irakasle eta profesionalekin batera.

Arte Eszenikoak lantzen dituzte orokorrean, hainbat diziplina jorratzeko ikastaroak eskaintzen dituzte: antzerkigintza, inprobisazioa, dantza, kantua, clown... Bi formakuntza mota eskaintzen dute, aisialdira begirakoa alde batetik eta, bestetik, hezkuntza-formalera bideratukoa. Gradu ikasketak eskaintzen ditu Teatrolarik, lau urteko formakuntza-programa da. Egun, Euskal Herrian, soilik Bilboko Dantzerti eskolan eta Iruñean dago halako ikasketak garatzeko aukera.

Jaurlaritza Logoa