En directo

Naiz Irratia

Analisi mahaia: Garbiñe Biurrun eta Angel Toña

Itxuraz lan osasuneko prozesu guztia Mutuen esku geratzea proposatu du Espainiako gobernuak, eta horrek ekarriko lukeenari begira jarri gara astelehen honetan solasaldian. Dispertsioaren amaierari ez ezik, ordu aldaketri ere begiratu diogu.

Audio_placeholder

Analisi mahaia: Garbiñe Biurrun eta Angel Toña

Loading player...
34 urteren ostean, amaitutzat jo dute euskal preso politikoen dispertsio politika..
34 urteren ostean, amaitutzat jo dute euskal preso politikoen dispertsio politika.. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Espainiako gizarte segurantzako ministro Jose Luis Escrivak mutualitate pribatuen aldeko dokumentua igorri die erkidegoei. Mutualitateak langileen osasun arreta osoa bere gain hartzea nahi dute, osasun zerbitzu publikoen itxaron zerrendak laburtzeko eta bajak gehiegi ez luzatzeko argudioekin.

LAB sindikatuak eman du jakitera; bertako lan osasuneko arduradun Inko Iriartek azaldu du Naiz Irratian «osasun sistema pribatizatzeko urratsik bortitzena« dela honakoa; helburu bakarra dutela adierazi du, «ez langileak sendatzea, baizik eta ahalik eta azkarren lanera bueltatu daitezela bermatzea». Ikuspegi ekonomistak alde batera utzi eta «sistema osoaren publifikazioa» eskatu du Iriartek.

Dispertsioaren amaiera

Dispertsioaren amaieraren ingurukoak ere baloratu dituzte Garbiñe Biurrun eta Angel Toñak. Amaitu beharrekoa zela nabarmendu dute biek, eta azpimarra egin dute egiteke gelditzen diren elementuetan; legedi arruntaren aplikazioa eskatu dute biek.

Asteburuan izan den ordu aldaketaz ere jardun dira.

Jaurlaritza Logoa