En directo

Ainara Rodriguez-Amaia Zurutuza

«Ulertu genuen euskara baturik gabe ez zegoela etorkizunik»

Euskara batuari gorazarre egin eta hainbat lagun omentzeko 8000 laguneko giza katea antolatu dute ostiral honetarako Euskaltzaindiak eta Ikastolen Elkarteak. Arantxa Urretabizkaia da omenduetako bat. Hezkuntzan nahiz komunikabideetan ezinbesteko tresna izan da euskara batua bere esanetan.

Audio_placeholder

«Ulertu genuen euskara baturik gabe ez zegoela etorkizunik»

Loading player...
‘Batasunaren bidean’ giza katearen aurkezpena, Euskaltzaindiaren eta Ikastolen elkartearen eskutik
‘Batasunaren bidean’ giza katearen aurkezpena, Euskaltzaindiaren eta Ikastolen elkartearen eskutik (FOKU)

Euskara batua sortzeko prozesuan hartu zuen parte Arantxa Urretabizkaiak eta askoren lanaz eta ekinaz sortu zen trenari gorazarre egitea egoki ikusten du, «finkatuta dago, atzerapusorik ez duen zerbati da baina azpimarratzea egokia da».

Hastapenak ez ziren errazak izan. Urretabizkaiak azaldu du 'h'-a izan zela arazo potoloena, «mamua 'h'-a zen». Funtsean bi talka aipatu ditu, gazteen eta zaharren artekoa, eta ezkerraren eta eskuinaren artekoa. Euskara Batuaren aldekoek, edonola, argi zuten ez zegoela beste biderik, «ulertu genuen hori gabe ez zegoela etorkizunik, ikastolarik, unibertsitaterik, irrati eta telebistarik, ezer ez, ikastoletan, adibidez, Lekeitiorako balio zuen testu liburuak ez zuen balio Hondarribian, euskarazko irakaskuntzan batasun bat behar zen eta komunikabideetan baita ere»

Euskalkien aurkakotzat ere jo izan dute hainbatek euskara batua. «aurka zeudenek zioten jastortasuna euskalkietan zegoela». Urretabizkaiak uste du denborak aurrera egin ahala euskalkiek kolorea eman diotela euskara batuari, «egia esan batua bera urteen poderioz, kontra egin ziotenen eraginez ere, malguntzen joan zela, ez dira berdin duela 50 urte batuan idatzitako testuak eta gaur egungoak, bilakaera bat egon da, euskalkiek kolore piska bat eman diote batuari, ez da berdina leku guztietan eta aho guztietan».

Euskarak, emakumeen egoerak bezala, izugarri egin du aurrera bere esanetan. 70. hamarkadan euskarak egoera penagarria bizi zuela ekarri du gogora, «gu kobazulotik gatoz eta orain argi betean gaude». Azaldu du gaztetxoa zenean ahizparekin kalean euskaraz aritzen zenean jendeak «animoak» eman zizkiela, «harrigarria zen bi neska koskor euskaraz entzutea». Hortik, «gehiago egin behar da bai, ahulguneak daude bai, baina eman den pausoa izugarrizkoa da».

Euskara Batua sortu eta bultzatu zutenen artean omendua izatea pozik jaso du Urretabizkaiak baina faltan bota ditu zerrendan bi izen, Ibon Sarasola eta Ramon Saizarbitoria.

 

Jaurlaritza Logoa