En directo

Bigarren Kafea

«Maite ditut erronkak eta proposatzen didatenari baiezkoa ematen diot»

Audio_placeholder

«Maite ditut erronkak eta proposatzen didatenari baiezkoa ematen diot»

Loading player...

Gaztetatik kantuarekin lotura izan du Iosu Yereguik. Donostiako Orfeoian abestu zuen 14 urtetatik, eta haren ikasketak ere bide horretatik eramatea erabaki ondoren, antzokiz antzoki aritu da lanean. 

Txikitatik izan du kultura aldamenean Iosu Yereguik, batez ere kantua, eta kontatu du irakasle batek aurkeztu ziola orfeoia: «Ate bat izan da niretzat orfeoia, lehen aldiz zerbait berezia nuela topatu nuen tokia izan baitzen, nire ahotsa topatu nuen». Donostiako Orfeoian urtetan aritu zen abesten, eta bertako pertsona gazteena izan zen 14 urterekin.

Ikasketa ezberdinak egin ditu Yereguik, zeharkako txirula, dantza, enpresa humanitateak eta batez ere kantua. «Garai hartan abesten ikasten hastea ez zen erraza, eta etxetik atera edo ez erabakitzen nuen bitartean enpresa humanitateak ikasi nituen», esan du artistak. Hala ere, Donostiatik Holandara joateko erabakia hartu zuen eta bertan ahots musikan trebatu zen. Holandatik Suizarako bidea hartu zuen bertan interpretazio historiokoa ikasteko. 

Ikasketa eta formakuntzek bide profesionalean aurrera egitea ekarri zioten eta antzoki askotan lan egiteko aukera eskaini. «Maite ditut erronkak eta proposatzen didatenari baiezkoa ematen diot», aitortu du, eta, onartu duen azken erronketako bat jantzitegien prestakuntzan sartzea izan dela. Hori eta gehiago kontatu du Bigarren Kafean Iosu Yeregui diziplina anitzeko artista eta kultura kudeatzaileak.

Jaurlaritza Logoa