En directo

Bigarren Kafea

«Mexikok eta Iranek duten lotura da munduko plazarik handienak dituztela»

Ezagutzen dugun hiri batera bueltatzeko arrazoiak anitzak izan daitezke eta gaurkoan bi hiri jendetsutara bueltatu gara Agurtzane Belauntzaranekin batera; Mexiko Hirira eta Irango Isfahanera.

Audio_placeholder

«Mexikok eta Iranek duten lotura da munduko plazarik handienak dituztela»

Loading player...

«Mexiko Hiriak gauza zoragarri asko ditu, baina ni Etxe Urdinera bueltatuko nintzateke, Coyoacanera». Agurtzanek aurretik bertan bizi izandako Diego de Riveraren erreferentziak bazituen, Eduardo Galeanoren bidez jasoak, eta garai hartan Frida Kahlo bigarren plano batean zuen. «Orain beste izate bat hartu du Fridak». 

Bi artistak bizi izan ziren etxean sartzea «magikoa izan zen, eta uste dut 16 urte geroago sartuko banintz, ez lukeela magia hori galduko». 

Diego de Riverak Jauregi Nazionalean egindako horma-irudiak aipatu dizkigu: «Edozeinentzat eskuragarri daude eta artea herriari ireki zion Mexikoko historia irudikatzen duen horma-irudi honekin». Horrek daukan balioa nabarmendu du: «Doakoa da, eta edonork ikus dezake, aukerarik ez duen jendeak ere bai. Horrelakoa behar luke arteak». Bere hitzetan, artistaren gizatasuna erakusten du horrek eta eskerrak eman dizkie Frida eta Diegori. Liburu bat ere aholkatu digu: Leonardo Paduraren ‘El hombre que amaba a los perros’. 

Zerikusi handirik ez duen beste hiri batera egin dugu salto ondoren, Isfahanera, nahiz biek baduten komunean, hiri handiak izateaz gain, munduko plazarik handienetakoak dituztela, eta ederrak direla. Horrelaxe, Naqsh-e Jahan plaza ezagutu dugu.

Agurtzareneren hitzetan, «arkitekturan eta plazaren estetika horretan, estetika guztia ederra da». «Irango lorategien estetika, erdian putzu handia duena, loreak, dena mosaiko txikiz inguratua». Plaza honetan merkatuko ate nagusia, palazioak eta mezkita aurkituko ditugu eta garai batean botere politiko, ekonomiko eta erlijiosoa biltzen ziren bertan.

Iluntzean herritarrak hurbiltzen dira bertara picnica egitera, eta Agurtzaneri plaza hau zapaltzen duen bakoitzean «oilo ipurdia» ateratzen zaio. 

Hurrengoan ere, beste hiri edo txoko ederren bat ezagutuko dugu Agurtzane Belauntzaranekin Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa