En directo
Tonu aldaketa bat «abesti baten barruan eskalaz aldatzea eta eskala horrek ematen dizkizun akordeak eta notak erabiltzea da». Tonu aldaketa horiek egiteko modu ezberdinak erabili izan dira kantu eta musika estilo ezberdinetan.
Batzuk oso sotilak izan daitezke. «Elkarrengandik oso gertu dauden tonalitateen arteko aldaketetan, askotan ez gara jabetzen tonu aldaketa horietaz» azaldu du Tellabide pianistak. Tonalitate horiek amankomunean duten akordea erabiltzen dute eta horrek hautemateko zailagoak egiten ditu.
Tonu aldaketak egiteko prozesu modulanteak deitzen direnak ere badaude. «Akordeak aldatzen doazen interludio bat da eta prozesu horren bukaeran tonu berrira iristea da helburua».
Entzun Maialen Tellabiderekin tonu aldaketa horien eta besten batzuen inguruan Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.