En directo
Frantziako Fréjus hiriaren iparraldean, Reyran ibaiaren emaria erregulatzeko, Malpassent presa eraiki zuten 1952an. Tamalez, 1959ko abenduaren 2an, urak gainezka egin zuen eta olatu handi batek harana suntsitu zuen. Malpasset eta Bozon herrixkak suntsitu zituen, Fréjusera iritsi zen arte. Bidean, egitura guztiak txikitu zituen, hala nola etxeak, errepideak, trenbideak eta telefono sarea.
423 pertsona hil ziren; tartean, André Capra izeneko gazte bat. Caprak bere neskalagunarekin ezkontzeko asmoa zuen, Irène Jodart izeneko neska gazte bat. Jodart haurdun zegoen, eta senargaia hondamendian hil zen arren, gazteak ezkontzeko asmoarekin jarraitu zuen. Astebete beranduago, De Gaulle presidenteak hiria bisitatu zuenean, Jodertek erregutu zion utz ziezaiola Caprarekin ezkontzen. De Gaullek gaia aztertzea onartu zuen, eta hilabeteko epean, Batzar Nazionalak lege bitxi bat onartu zuen. Legeak Errepublikako presidenteari ezkontza baimentzeko aukera ematen dio, nahiz eta ezkontide izango zenetako bat hilda egon, betiere, haren adostasuna bermatu badaiteke.
Ordutik, hil osteko ehunka ezkontza ospatu dituzte Frantzian. Martine Mallard eta Etienne Cardilesen kasuak ezagutu ditugu Bigarren Kafean.