En directo

Garazi Castaño

Ghau unibertsoa, ostiral honetan Dabadaban

‘Nora(ez)eroso’ kaleratu eta urtebetera, diska berria aurkeztuko du ostiral honetan Gartxot Unsainek. Ghau bakarkako proiektuaren bigarren alea da ‘Arin Nira’: bederatzi kantu, bederatzi argazki, eleberri bat, dantza eta estetikaren zentzu propio bat. Hori guztia, eta askoz gehiago.

Audio_placeholder

Ghau unibertsoa, ostiral honetan Dabadaban

Loading player...
Bakarkako bidean Ghau proiektua sortu du Gartxot Unsain donostiarrak.
Bakarkako bidean Ghau proiektua sortu du Gartxot Unsain donostiarrak. (Iratxe ETXEANDIA)

Ez da geldi egotekoa Gartxot Unsain (Donostia, 1987). Yaw, Madeleine, John Berkhout, Bananas, Pastoriza Anaiak, Grises eta Bi Zaldi dira bere proiektuen zerrenda luzeko izenetako batzuk.

«Emaria» ezin eutsi eta bere soinu propioa bilatzeari ekin zion. Bide horren emaitza da Ghau. Pasa den urtean kaleratu zuen ‘Nora(ez)eroso’ diska, sei kanturekin. Oraingoan, bederatzi kantu ondu ditu proiektuaren bigarren alea osatzeko: ‘Arin Nira’. Musika proiektu bat izatetik haratago, arte-diziplinen uztarketa musikala da Ghau.

Tonalidade edo izaera «organikoaren eta minimalistaren» bila aritu da Unsain. Bi disken kasuan bideoklipen bitartez irudi zainduak garatu ditu, kantuen mezuak indartzeko asmoz. Jaiotz Osa dantzariak parte hartzen du horietan; hari esker musika eta irudiari gorputza eta mugimendua gehitu zaizkie.

Ghau «unibertsoa» OSA+MUJIKAko lagunekin batera sortu du. Eta oraingo diskarekin, bina esku gehio batu dira proiektura: ‘ArinNira’ diskako kantu bakoitzarentzako argazki bat egin du Andoni Beristain argazkilari donostiarrak.

Gutxi ez, eta literaturaren lokatzetan ere sartu ditu oinak Unsainek. ‘Nora(ez)eroso’ diskarekin batera eleberri bat kaleratu zuen eta diska berriak ere berekin ekarriko du bigarren ale literarioa.

Martxoaren 17an sareratuko da Ghauren bigarren diska, baita haren inguruko lan guztiak ere. Donostiako Dabadaba aretoan zuzeneko berezia antolatu du egun bererako. Ødeirekin partekatuko du gaua eta, nola ez, Jaiotz Osa dantzaria ere bertan izango da. Sorpresa gehiago egongo dira, bertatik bertara deskubritzekoak. Ostiraleko hitzorduaz gain, apirilaren 21ean Baionako Zuzulu Kultur Gunean, maiatzaren 7an Saran eta Uztaiaren 28an Deban eskainiko ditu konztertuak.

Jaurlaritza Logoa