En directo

NAIZ Irratia & Mediabask

3. atala: Irun, harrera herria

BIDEAK - Parisek mugen kontrola zorroztu zuenetik Irun migratzaileen bidean ezinbesteko geltoki bihurtu da. Harrera herri bihurtu da, herri ekimena izan zen lehen kolpean azkarren erreakzionatu zuena, gerora instituzioen baliabideak ere asko ugaritu dira. 

Audio_placeholder

3. atala: Irun, harrera herria

Loading player...
Irunera iritsi berriak, Gurutze Gorriaren eraikinaren sarreran
Irunera iritsi berriak, Gurutze Gorriaren eraikinaren sarreran (Gorka Rubio | FOKU)

'Bideak' podcastaren hirugarren atalean Irungo harrera baliabideak dira protagonista. 2018ko udaran migratzaileen joan-etorria izugarri areagotu zen. Herri ekimenetik lehen erantzun azkarra eman zitzaion egoera horri eta Lakaxita gaztetxea harrera leku garrantzitsua bihurtu zen. Urte hauetan asko indartu dira instituzioen harrera baliabideak. 

2018ko lehen erantzun hura gogoratu dugu atal honetan, garaiko boluntarioen testigantzak berreskuratuz. Eusko Jaurlaritzak eta Irungo Udalak kudeatzen dituzten azpiegiturak ere izan ditugu hizpide, tartean Jose Antonio Santano Irungo alkatearekin. 

Irungo Harrera Sareak ezinbesteko bidaide izaten jarraitzen du bidean diren migratzaileentzat: gautxorien lana, arropategia eta egunero San Juan plazan eskaintzen duten aholkularitza ere ezagutu ditugu. 

Argitalpen hau "Bideak, inmigrazioa eztabaidan" proiektuaren esparruan kokatzen da. Pirinio Atlantikoetako eta Gipuzkoako herritarrek Ideiak mugaz gaindiko aurrekontu parte-hartzailearen irabazlea da. Pirinio Atlantikoetako Departamentuko Kontseiluak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzaturiko mugaz gaindiko aurrekontu partehartzaileari buruz informazioa gehiago aurkitzeko : www.gipuzkoa64.eu

Jaurlaritza Logoa