En directo

Bigarren Kafea

«Fashion Week-etan gero eta emakume gehiago dira zuzendari kreatibo eta diseinatzaileak»

Audio_placeholder

«Fashion Week-etan gero eta emakume gehiago dira zuzendari kreatibo eta diseinatzaileak»

Loading player...

Gaur martxoaren 8aren biharamunean emakumeak, artea eta moda izan ditugu hizpide Maria Romero Laspiurrekin. Hausnarketa egin du Mariak, «Zergatik goijoskintzan edo arte azoketan, adibidez, gehiengoa gizonezkoak dira, esparru txikietan emakumeak garenean?». Eta aitortu du joskuntzaren eta diseinuaren mundua «deskonpensatua dagoela» uste duela. 

Hala ere, pixkanaka gauzak aldatzen ari direla dio: «Fashion Week-etan, esaterako, gero eta emakume gehiago dira zuzendari kreatibo eta diseinatzaileak: Victoria Beckham, Cecile Van  Helsen adibidez». Horiek emakume berriak direla esan du, marka berriak direla eta azken urteetan hasi direla gehiago sortzen. 

Gainera, diseinuaren munduaren langileen %80a edo %90a emakumeak dira, baina, emakumeen giro hori nahiko matxista dela azaldu du Romerok. «Oraindik asko geratzen da emakumeak gizonezkoen parean egoteko, baina aurreruntz gabiltza». 

Amatasunak diseinu munduan izan dezakeen eraginari buruz ere aritu gara, eta adibide bat jarri digu: «Vivian Westwood oso gazte izan zen ama, eta elkarrizketaren batean ama bezala gaizki sentitu dela esan izan du, bere proiektuetan oso enfokatua egon zelako» «Hori jende askori pasako zitzaion» dio Mariak  «bestela ez duzu zure proiektua aurrera eramatea lortzen».

Jaurlaritza Logoa