En directo

NAIZ Irratia

«Amiantoaren arazoari azkar eta serio heldu behar zaio»

Amiantoarekin lotutako heriotz tasa altuenak dituzten estatu espainiarreko 10 herrien artean, sei Euskal Herrikoak dira. Jesus Uzkudun ASVIAMIE elkarteko ordezkariaren esanetan, minbizia sortzen duen mineral honen auzian, orohar, «axolagabekeriaz» jokatzen dute instituzio publikoek.

Audio_placeholder

«Amiantoaren arazoari azkar eta serio heldu behar zaio»

Loading player...
Jesus Uzkudun (Andoni CANELLADA / FOKU)
Jesus Uzkudun (Andoni CANELLADA / FOKU)

Hamarkadatan zehar erruz erabili zen amiantoa Euskal Herriko hamaika enpresetan. Hiru edo lau hamarkada pasa ohi dira mineral honekin kontaktuan egoteagatik gaixotasuna, maiz pleurako mesotelioma edota asbestosia, agertzen den arte. Moncloa.com hedabideak egindako ikerketa baten arabera, estatu espainiarrean amiantoarekin harremana izateagatik heriotz tasa handienak dituzten 10 udalerrien artean, gehienak Euskal Herrikoak dira, Beasain, Sestao, Santurtzi, Barakaldo, Laudio eta Portugalete zehazki. Kataluniako Cendanyola del Valles eta Ripollet eta Galizako Fene eta Ferrol dira beste lauak.

ASVIAMIE, amiantoaren biktimak biltzen dituen EAEko elkarteko Jesus Uzkudun ez du sorpresaz harrapatu ikerketaren emaitzak, «leku askotan ibili da amiantoa, inolako neurririk gabe». Heriotza hauek laneko gaixotasun gisa aitortu eta kalte-ordainak lortzeko borrokan murgilduta urteak daramatza elkarteak, enpresen nahiz instituzio publikoen oztopoei aurre eginez. Kasu gehienak, ordea, «ezkutuan» gelditzen direla baieztatu du Uzkudunek.

Hortaz, arazoa ez da iraganeko hortaz, are gutxiago haintzat hartuz amiantoa presente dagoela oraindik eraikin askotan nahiz «mendi bazterretan». Legeak dioena betez, aurten herri eta hiri bakoitzak eremu publikoan dagoen amiantoa identifikatu eta 2028rako erretiratu dezan mozioak aurkeztu ditu ASVIAMIEk udaletxeetan. «Konpromisoa hartu behar dute, zenbait lekutan plastikoarekin tapatzen ari dira eta 'hor konpon' hurrengo belaunaldientzat, baina amiantoa ez da desagertzen, arazoari heldu behar zaio oso azkar eta serio».

Jaurlaritza Logoa