En directo

Bigarren Kafea

Olaia Inziarte: «Musika niretzako egiten dut, baina diskoaren harrerarekin eskertsu nago»

Audio_placeholder

Olaia Inziarte: «Musika niretzako egiten dut, baina diskoaren harrerarekin eskertsu nago»

Loading player...

Olaia Inziarte Durangoko azokan egon zen gurean, ‘Lehengo Lepotikan Burua’ bakarkako lehen diskoa aurkezten. Diskoaren barrenean dagoenak jendea mugitu izanak bake sentsazioa eman diola irakurri dugu sareetan, eta diskoak agortu zirela ikusita, bada mugitu denik. Bere izatea, diskoa, prozesua eta sentimenduak ezagutzeko gonbidatu dugu gaurkoan kafea hartzera.

Zaurgarritasunaz, sortze prozesuaren biluzteaz, kanpoko feedbacka neurtzeaz eta beste gauza askotaz aritu zaigu Bigarren Kafean.

«Musika niretzako egiten dut, baina harrera izugarria izan da, eta eskertsu nago»

«Feedbacka izugarri izan da, emozio asko, eta nire oraingo helburua konpentsazio batera iristea da, dena normalago bizitzeko».

Egunerokoan sentitzen ditugun sentimendu asko bildu ditu Olaiak diskoan, Olaia ezberdin asko daudela ere esan digu baina aldarri emozional garrantzitsu bat azpimarratu nahi izan du: «Disko honen aldarria da: hau egiteko gai naiz eta inongo konplexurik gabe egingo dut».

«Gure barrura begiratzeko beldurra dugu denok, normala da, bertigoa ematen du. Baina nire kantuak entzutean askok ariketa hori egin dutela ikustean, horrek, jarraitzeko gogo izugarria ematen dit».

Doinu goxo, elektronika ukitu nabarmenak, tradizioarekiko zubigintza eta bizitzak parean jartzen dizkigun egoera horien kudeaketa prozesua. Hori eta beste zenbait gauza aurkituko ditu entzuleak Olaia Inziarteren estreineko diskoaren atzean, eta benetan pena merezi du.

Jaurlaritza Logoa