En directo
«Erronka handienak norbere buruarekin ditugunak dira, nire abestiak kaleratzeko lotsa ere izan dut nik». Lehen diskotik bigarrenerako jauziaz aritu da gurean, emakume gazte batek sortzaile moduan dituen zailtasun eta erronkez, eta baita norbere egongelako intimitatean sortutako abesti biluzi horiek musikari ezberdinekin janzteko prozesuaz. «Lehen diskoa gehiago izan zen esperimentazio bat, baina bigarren honek, ildo bat du bai soinuan eta baita letretan ere».
Doinu goxo, elektronika ukitu nabarmenak eta bizitzak parean jartzen dizkigun beldur horien kudeaketa prozesua. Hori eta beste zenbait gauza aurkituko ditu entzuleak Ilargiren azken sorkuntzari erreparatuta.
2023. urteko asmo eta ilusioen inguruan galdetuta, Ilargik argi dauka urteko balantze positiboa izan dadin zer nahi duen. «Kontzertu asko ematea, eta besterik gabe, nire buruarekin gustora egotea, hau baita edozer baina garrantzitsuagoa».