En directo

Naiz Irratia
Entrevista
Anaitze Agirre Larreta
Irungo Harrera Sarea

«Ezeren gainetik pertsonak dira, ez migranteak. Horretan jarri beharko genuke azentua»

Bilbon eta Irun eta Hendaia artean mobilizazioak egin dituzte Europako mugak ixteko politiken ondorioz hil eta desagertu diren pertsonak gogoratzeko, Tarajaleko tragedia gertatu zenetik bederatzi urte betetzen diren honetan. Migratzea eskubidea dela aldarrikatu dute.

Audio_placeholder

«Ezeren gainetik pertsonak dira, ez migranteak. Horretan jarri beharko genuke azentua»

Loading player...
Hildako migratzaileen omenez asteburuan Behobian egin duten elkarretaratzea
Hildako migratzaileen omenez asteburuan Behobian egin duten elkarretaratzea (Maialen ANDRES | FOKU)

Bilbon eta Behobiako mugan mobilizazioak egin dituzte asteburuan Ongi Etorri Errefuxiatuak, Irungo Harrera Sarea, Bidasoa Etorkinekin eta Etorkinekin-Diakité elkarteek deituta, Europako mugetan hildako eta desagertutako migratzaileen omenez. Ekitaldian omenaldia egin zaie Bidasoaldean hildako bederatzi lagunei eta El Tarajalen hildako hamabost migratzaileei. Ezbehar ezberdinak dira guztiak, baina Irungo Harrera Sareko Anaitze Agirre Larretak nabarmendu dutenez, «guztiek dute jatorri berbera». 

Irungo Harrera sareko Anaitze Agirrek azaldu digu zein nekeza den heriotzak gauzatuta ere, horien aitortza ofiziala egitea. «Ezeren gainetik pertsonak dira, ez migranteak. Horretan jarri beharko genuke azentua. Eragile sozialek egindako lanari esker lortu dugu instituzioen jarrera aldatzea». Izan ere, egun indarrean dena «migranteen ehiza» dela gogoratu du, pasabideetako kontrolek bere horretan jarraitzen baitute: «Ez dira pandemian zehar moduan eguneko 24 ordutan egoten, baina toki militarizatua izaten jarraitzen du».

Halaber, azken boladan batean eta bestean entzun diren asilo eskaitzaioleen makrozentruen inguruan, auziari taxuz heltzea eskatu du Agirrek, ez dezatela «denbora galdu» elkarri mokoka, eta eskumenak baldin badaude auzitan, hori ahalbidetu dezaketen neurrian plantan jartzea eskatu du Irungo Harrera Sareko kideak.

Jaurlaritza Logoa