En directo
«Erronka handienak norbere buruarekin ditugunak dira, nire abestiak kaleratzeko lotsa ere izan dut nik».
Ingelesaren eraginaz aritu da gurean, baita euskara lehen lerroan jartzeko hautuaz ere. Abestien hautaketako egiterako orduan, aitortu digu gauza batzuk kalean utzi dituela, baina erraz egin duela aukeraketa. «Hauek izan dira seguru sentiarazi nauten abestiak eta horregatik aukeratu ditut»
Estiloaren aferan, bidean gauza ezberdin asko egin ditu Sarak, baina gaur egun ikuspuntua argi du. «Gustuko dudan estiloa aurkitu dudala uste dut, baina momentu oro nabil nire estiloa definitzen».
Zuzenekoen ordua da orain, lana aurkezteko data eta lekuak zehaztu eta 'Hemen berriro' lehen disko luzea eszenatoki ezberdinetan zabaltzea, aspalditik egin duen hori, baina abesti berriekin.