En directo

Telmo Trenor

Nobedadez kargaturik heldu da, aste honetako ∫ateliteak saioa

∫ateliteak 4x17

Audio_placeholder

Nobedadez kargaturik heldu da, aste honetako ∫ateliteak saioa

Loading player...
Joseba Agirrezabalaga eta Mikel Vegaren ‘Lepok’ izeneko lan berria
Joseba Agirrezabalaga eta Mikel Vegaren ‘Lepok’ izeneko lan berria (∫ateliteak)

Gaizki dago guk geuk esatea baina gaurko 141. edizioa eder askoa gelditu zaigu. Klubetik urrundu eta tenpoa apur bat jaitsi diogu gaurko ∫ateliteari, eta horretarako nobedadez kargaturik etorri gara. Joseba Agirrezabalaga eta Mikel Vegaren Lepok lanarekin hasi gara, Urpa i Musell zigiluan kaleratu berri dutena, eta System update Donostiarraren Secret Covenant kantua ere ezagutu dugu. Salva Alambre Murtziarraren disko berriko aurrerapen batekin jarraitu dugu eta ondoren BambooShows eta Good Morning Tapes zigiluen azken erreferentziak entzun ditugu. Kanadan ere geldialdi luzea egin dugu gaur, Vancouverren hain zuzen ere Local Artist eta Space Ghost musikariek pasa den urtean kaleraturiko lanak pintxatzeko. Amaiera Euskal perla batekin ohi bezela, Enarak taldearen Solferinoko Itsua.

Jaurlaritza Logoa