En directo

Bigarren Kafea

Arima Soul: «Ideia gure positibitatea musikaren bidez transmititzea da, feeling ona ematea»

Arima gainezka duen taldea dugu. Hainbeste arima dute, hitza bera birritan aipatzen dutela euren izenean. Mikel Makalak (baxua) eta Lidia Insaustik (ahotsean) sortututako Soul musika proiektua da Arima Soul, geroago Paul San Martinek (teklatuak) eta Gorka Gaztanbidek (bateria) osaturikoa.

Audio_placeholder

Arima Soul: «Ideia gure positibitatea musikaren bidez transmititzea da, feeling ona ematea»

Loading player...

«Indibidualki lan egitean, zuhaitz bat ikusten da leihotik; taldearekin lan egiten denean, paisaia bat ikusten da eta horrek beste zentzu bat hartzen du».

60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk eta Jazz-Groove taldeen eragin argiarekin korronte garaikideenari ere begira jarri gaituzte entzuleok.

«Nahiz beste lekuetan sortutako musika motak izan, guregana ere iritsi dira, erronka gure hizkunztan soul musika egitea zen»

Zuzenekoetan, euskaraz abestutako abesti propioak jotzeaz gain, Soul estiloaren zenbait artisten bertsioak ere interpretatzen dituzte: Etta James, Gil Scott-Heron, Marie “Queenie” Lyons…

2022an kaleratuko ‘Arima Soul’ lehen lan luzea aurkezten izan ditugu, hain bereizgarri duten kalitate, irribarre eta erritmoarekin.

Jaurlaritza Logoa