

En directo 03:00h - 05:00h
Zebrabidea (errepikapena)
05:00h - 09:00h
Haria 1
09:00h - 11:00h
Bigarren Kafea

Dantzari profesionala da Jaiotz, baina baita beste gauza asko ere, sortzaile totala esango genuke. Xabi Mujikarekin batera OSA+MUJIKA konpainia osatu du, gorputza komunikatzeko rresna duelarik, musika abiapuntu ez ezik egunerokoan ezinbesteko ere sentitzen duela aipatu digu.
«Pasioa ogibide dugunontzat musikak lanean zein maila pertsonalean definitzen gaitu. Akaso musika baino garrantzitsuago ere sentitzen dut musika, nire egunerokoan uneoro dagoen zerbait da».
Rosaliaren 'CUUUUuute' aukeratu du lehen abesti kuttun gisa, asko inspiratzen duen artista baita, mainstream-ean egon arren erabaki ez mainstream ausart eta berritzaile asko mahaigaineratu baititu.
Charlie XCX-en 'Good ones' sortzailea ekarri nahi izan digu ostean, bereizgarri gisa duen senari beti jarraitzeagatik, beste artista soil bat ez izateko saiakeran.
Rihanna ezin zuen «ez gomendatu», sei urteko isiltasuna daraman arren, betidanik izan baita asko entzun duen artista bat. Bere abesti ezagunenak alboratu gabe, «Love on the brain» gomendatu digu, klasiko bat, bere hitzetan.
«Bere parte ere sentitzen» du Ghau proiektua, eta 'Ilargian eseri' abestia ekarri nahi izan digu gurera, bere kuttunena proiektu honetan.
«Joan den sasoia gogorra izan zen faktore desberdinengatik, baina hori nire motxilara doa»
«Txirrindularitza osatzen dugun familia alde batera utzi dute»
«Nafarroarekin elkar ulertzeko ateak irekita daude eta zubiak luzatu ditugu»
