En directo
'Haien luxua gure faktura' dinamika kartel deigarri batzuen bitartez irudikatu da. Bertan agertzen dira Ignacio Sanchez Galan eta Josu Jon Imaz energia arloko enpresariak. Gutxiengo batek duen aberastasun metaketa «lotsagarria den normaltasuna» bilakatu dela salatu du Juan Gorostidik. Aferak sortzen duen ezin ulertua eliteek «ukatu eta baztertu» egiten dutela azaldu du, Margaret Thartcher aipatuz:«gugandik kanpo, ez dago alternatibarik».
«Behar bat ikusi zen»
Portugaleteko Ekotopaketetan frogatutzat eman zuten sentsibilitate ekologikoa «fragmentatu eta zokoratu» egin dela. Egoerari aurre egiteko plantan jarri dute Jauzi Ekosoziala, «erantzun bateratua, koordinatua eta sakonena emanez».
Helburutzat jo dute ekotopaketetan abiaturiko jarraipena ematea. «Erakundetze eta eztabaida prozesuan gaude. Lurraldeka eta bailaraka ari gara antolatzen. Oinarri sendo bat jartzeaz gain, lehentasun batzuk zedarrituko ditugu».