En directo
«Gure ideiaz mantemintzeak duen arriskuaz gutxitzan hitz egiten dugu»
Bost urteko bide malkartsua izan du Gorka Rico eta Javi Riveroren 'Ama' tabernak, oztopoek ez diete bidea ilundu, ordea. Sari oso garrantzitsu bat jaso berri dute. Euren apustuaren gidalerroak eta berehalako erronkak izan ditu hizpide Riverok NAIZ Irratiko Bigarren Kafean.
«Gure ideiaz mantemintzeak duen arriskuaz gutxitzan hitz egiten dugu»
Madrid Fusion topaketan sukaldari errebelazioaren saria jaso berri dute Gorka Ricok eta Javi Riverok, 'Ama' jatetxean garatutako proiektuagatik.
Tolosako alde zaharrean kokatua, gertuko ekoizleen erakusleiho izan da euren lehenbizi taberna eta gero jatetxea. Pixkanaka eraikitako bidea izan da, zailtasunak ere izan ditu, «lehen hilabeteetan taberna beteta zegoen baina ez zuen dirurik ematen». Ideia nahiko garbi zuten, baina hori egikaritu egin behar da: «gure ideiaz mantemintzeak duen arriskuaz gutxitan hitz egiten dugu, 'zer ideia ona daukagun' pentsatu bai baina jendeari helarazteko aukerarik ez badugu ezin duzu zure proiektua garatu».
Bertakoaren aldarria nahiko garbi zuten, sukaldaritza berritzailea, baina inguruari lotua: «berritzailea da orain 50 urte gure baserrietan egiten zirenak berriro platerean jartzean? Ba agian orain bai». Rico eta Riveroren lanaren filosofia ongi azaltzen duen anekdota bat kontatu du Riverok Bigarren Kafean: «Nafarroako trufero bat badugu trufa ekartzen diguna, bere txakurrak katarroa zuenean, ordea, ez zegon trufarik. Orduan, jendeak tortilla trufarekin eskatzen zutenean eta esaten genienean 'ez, ez dago trufarik, gure truferoaren txaurrak katarroa dauka', pentsa zer aurpegi geratzen zitzaien! Beste erabaki bat hartu izan bagenu beste nonbait erosiko genuke trufa eta kito! Baina nahiago dugu ezezko hori balorean jarri eta beste produktu bat eskaintzea».
'Ama' berria
«Bost urte, batzutan bizirauteko eta bestetan bizitzeko». Bide horretan pilaturiko esperientzia guztiak biltzen dituen motxila lagun, urrats berri bat ematera doaz eta udaberrian zabalduko ditu ateak Tolosan bertan egingo den eta jatetxe izango den Amaren egoitza berriak.
Orain arteko Ama tabernari ere eusteko asmoa dutela aitortu digu Riverok. «Egoitza berriaren babesleku izango da orain artekoa eta bere eskutik aurrera urratsak ematen jarraitu nahi dugu». Berrikuntzari aterik itxi gabe hasierako haziari eustiko diotela gaineratu du. «Hazi onik gabe ez da bigarren lorerik». Bertako ekoizleekin lanean jarraitzeko ideiarekin jarraitzen dute, garbi dutelako elkar zaintzea izan dela honaino iristea ahalbidetu dien oinarri garrantzitsuenetako bat