En directo

Bigarren Kafea

Adituak kezkatuta daude; espermatozoide kopurua nabarmen ari da behera egiten

Guraso izan nahi eta ezin ahal izatea emakumeen gain jarri den zama bat izan da eta kasu askotan zama hori erru bilakatu izan da. Guraso ez izateko arrazoiak asko izan daitezke. Batzuk ahal ezin izatearekin izan dezakete zerikusia eta besteek nahi ez izatearekin.

Audio_placeholder

Adituak kezkatuta daude; espermatozoide kopurua nabarmen ari da behera egiten

Loading player...

Bada, horrekin lotuta, adituak kezkatu dituen faktore berri bat ere badago. Espermatozoideen kopurua nabarmen jaitsi da eta jaitsiera hori bizkortu egin da milurte honetako lehen hogei urteetan.

Idoia Sanchez Garciak jarri du gaia mahai gainean. «Pertsona zakildunen esperma kontzentrazioa erdira jaitsi da. 1973n lagin batean milimetroko 101 milioi espermatozoide zeuden. 2018an 49 milioi». Beraz, esan daiteke mende erdi batean erdira jaitsi dela espermatozoideen kopurua.

«Kontuan hartu beharreko zerbait da» Sanchezen aburuz. Bost kontinenteetako 53 herrialdetan hartu dira laginak eta kontinente guztietan joera antzekoa dela ondorioztatu da. «1973tik 2000ra bitartean urtero %1,16 murriztu zen espermatozoide kopurua eta 2020tik 2020ra bitartean jaitsiera hori %2,64koa izan da urteko».

Ikerketaren arabera, jaitsiera horren arrazoien atzean umetokian gertatzen diren alterazioak egon daitezke baina zehaztea zaila dela gaineratu du Sanchezek. «Gizakiak egunerokotasunean milaka faktoreren eraginpean gaude eta zaila da zehazki zergatik den esatea». Ikerlari israeldar baten arabera, semen kantitate murrizketaren arrazoia, gaur egungo bizitza ohitura eta ingurumeneko konposatu kimikoetan dago, fetuari eragiten dietelako.

Jaurlaritza Logoa