En directo

Naiz Irratia

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Urteko lehen analisi mahaiaren bueltan bildu ditugu bi solaskideak begirada Brasilgo hiru boteregune nagusiek jasandako erasoan jarrita. Asteburuko Sareren manifestazioaren ondorenak ez ezik, Barakaldoko Udaleko hizkuntz eskakizunen epaiari ere begiratu diogu. 

Audio_placeholder

Analisi mahaia: Nagua Alba eta Julen Mendoza

Loading player...
Aurrez aurrekoak Planalto jauregiaren inguruetan, Brasilian
Aurrez aurrekoak Planalto jauregiaren inguruetan, Brasilian (Evaristo SA | AFP)

Gauzak bere izenetik deitu behar direla sinistuta, Julen Mendozak adierazi du Naiz Irratian Brasilen gertatutakoa «faxismoa» dela. Erasoaren aurrean Armadak izandako erantzuna nabarmendu du, baita nazioarteko beste zenbait Estatuek izan duten jarrera ere. Honek guztiak baloreen erregresioan duen eraginaz ohartarazi du Mendozak. «Bolsonarismoa» Brasilen presente dagoela iritzita, beste elementu bat ere gehitu du Nagua Albak, bertako komunikabideek izan duten jarrera iritzi publikoa sortzerako garaian. 

Sareko manifestazioren ondorengoari dagokionez, protesta-ekimenak erakutsitako irudia jarri dute balorean biek, azpimarra eginda egiteke geratzen diren horietan; uste dute oso garrantzitsua dela horrelako hitzordu baten aurrean gatazkaren biktimei ematen zaien ahotsa.

Barakaldoko udaleko esleipen baten inguruan EAEko Auzitegi nagusiak eman berri duen epaiari ere egin diogu lekua; CCOO sindikatuaren iritzia ez ezik, Iñigo Urrutia EHUko irakasle eta hizkuntza zuzenbidean adituaren iritzia ere entzun dugu.

Jaurlaritza Logoa