En directo

«Proiektu hauek ez dira bi urteren buruan sortzen»

Duela 25 urte inguru izan zuen lehen harremana sagardoaren munduarekin Txarli Gesteira, Zidernaut egitasmoaren sortzaileak. Etxean sagardo naturala egiteaz gain, duela hamar urte garagardoa egiten hasi zen etxean Gesteira.

Audio_placeholder

«Proiektu hauek ez dira bi urteren buruan sortzen»

Loading player...

Duela 25 urte inguru izan zuen lehen harremana sagardoaren munduarekin Txarli Gesteira, Zidernaut egitasmoaren sortzaileak. «Emaztearen familiak Bedaion baserri bat du eta aitonak aspaldi sagasti bat landatu zuen aspaldi. Duela 30 urte inguru zuhaitzak erortzen hasi ziren eta landaketa berri bat egin zuten».

Bedaio ingurua markesa batena zen eta inguruan sekulako sagasti mordoa landatu zen. Ordutik errotuta dagoen zerbait da. «Sagardoa egitearen prozesua auzolaneko zerbait bezala ikusten nuen, familia giroan egiten zena. Sagarra bildu, estutu… Guk tolarerik ez genuen eta auzokoen tolarean egiten genuen. Badu kutsu sozial bat».

Etxean sagardo naturala egiteaz gain, duela hamar urte garagardoa egiten hasi zen etxean Gesteira. Sagarra eta garagardoa nahasteko ideia etorri zitzaion ondoren. «Duela lau bat urte egin genuen lehen saiakera, sagardo lupulatu batekin. Gustura geratu ginen eta gauzak probatzen hasi ginen fruitu ezberdinak sartuz».

«Azken urteetan gauzak aldatzen ari dira. Badago mugimendu bat, Bizio, Rebelde… Sagardotegi ezberdinak elkartu eta Musker sagardoa egin dute.» Europan eta Estatu Batuetan sagardoaren inguruko beste kultura bat dagoela aitortu Gesteirak. Iaz sagar kopuru handia izan zen eta etxean errezeta ezberdinak probatuta lortu zuen Gesteirak gustuko produktua egitea.

Dakien apurra elkarbanatu eta sarea sortzea garrantzitsutzat jotzen du. «Ni ikasteko nago. Inorri ez diot itzalik edo konpetentziarik egin nahi. Ekoizle ezberdinak elkartzen gara, hitz egiten dugu eta esperientziak elkarbanatzen ditugu». 

Diseinua da Gesteiraren beste afizioetako bat. Produktu bakoitzaren itxura zaintzea gustatzen zaio. «Edaria ekoiztetik abiatu, botilari txapa jarri eta etiketaren diseinua neronek egiten dut». ‘Le Fils de L’Pomme’ garagardoaren etiketa da horren adibide. Elkarlan proiektu bat da eta Rene Magritte margolariaren koadro batean oinarrituta dago.

Zidernaut egitasmoaren ingurukoak azaldu dizkigu Txarli Gesteirak Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa