En directo

Garazi Castaño

BTN finala: goizeko saioaren bilduma

Maialen Lujanbiok eskuratu du 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela. 13.000 bertsozaleren aurrean aritu ostean, berea da garaipena. Zortzi finalistek egin zuten haien onena; goizeko saioko bertsoen bilduma egin dugu astelehen honetako KulturHaria saioan.

Audio_placeholder

BTN finala: goizeko saioaren bilduma

Loading player...
Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus
Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus (Jaizki Fontaneda | FOKU)

Maialen Lujanbio Zugasti hernaniarrak irabazi zuen igandean aurtengo Bertsola Txapelketa Nagusiko finala, Amets Arzallus Antiarekin buruz burukoan lehiatu ostean. 2009ko BECeko finalean eskuratu zuen lehen aldiz txapela. Hurrengo urtean Amets Arzallusek eraman zuen eta berriz eskuratu zuen garaipena Lujanbiok 2017an. Guztira hiru txapela eskuratu ditu beraz hernaniarrak, bi jarraian.

Goizeko 11:00etan hasi eta iluntzera arte luzatu zen Navarra Arenako festa handia. Goizeko saioan 15 bertso puntuagarri ondu zituzten. Lehen ariketa gaia emanda zortziko txikian; bigarrena, garaia emanda zortziko txikian; hirugarrena, banaka, lehen puntua emanda, hiruna bertso zortziko txikian; ostera, binaka gaia emanda hiruna bertso seiko motzean eta, azkenik, ganbarako lana: gaia emanda, hiruna bertso neurri eta doinu librean, bakarka.

KulturHaria saioan goizeko bertso bilduma osatu dugu. Ordu horietan zehar ondutako ariketei esker bertsolariek eskuratutako puntuazioa honakoa izan zen:

Maialen Lujanbio 957
Amets Arzallus 947
Sustrai Colina 936,5
Alaia Martin 936
Aitor Mendiluze 922,5
Beñat Gaztelumendi 906,5
Nerea Ibarzabal 895,5
Joanes Illarregi 882

Jaurlaritza Logoa