En directo

Bigarren Kafea

«Kolektiboki bizitakotik aurrera ateratzeko modu pertsonal bat izan da diskoa»

'Adore Kemena Kuraia' diskoa aurkeztu du Zea Mays taldeak Durangoko Azokaren atarian. Bilbotarren hamabigarren lana da eta bost ekoizle ezberdinekin grabatu dituzte bildumako abestiak: Ricky Falkner, Santi García, Dave M. Allen, Paco Loco eta Aritz Aranburu. 

Audio_placeholder

«Kolektiboki bizitakotik aurrera ateratzeko modu pertsonal bat izan da diskoa»

Loading player...
Zea Mays taldeko Aiora Renteria, bere ahotsarekin gozaraziz.
Zea Mays taldeko Aiora Renteria, bere ahotsarekin gozaraziz. (Aritz LOIOLA | FOKU)

'Adore Kemena Kuraia' diskoaren aitzakiarekin, Aiora Renteria taldeko abeslaria izan da Bigarren Kafean. Azokako azken egunean jada nekea somatzen dutela aitortu digu baina bihar lanera joan beharrak azokako kontuak azkar ahaztu arazten dituela aitortu du. «Artista sentitzen zara lau egunetan zegar eta astelenenean errealitatera bueltatzen zara; hor talka bat dago».

Jendearekin egoteko azokak eskaintzen duen aukeran jarri du azpimarra Renteriak. «Gure musikarekin nola sentitzen diren esaten digute standera hurbiltzen diren askok. Galderak egiten dizkigute, beraien sentipenak azaldu… Arraroa eta polita izaten da aldi berean eta standean egiten ditugun ordu luzeak jendearekin dugun harreman horrek konpentsatzen ditu».

Lan berria pandemia garaitik datorrela azaldu digu. «Bakoitzak modu pertsonalean bizi izan duen zerbait izan da baina aldi berean mundu osoan gertatu da. Hori kolpe handia izan da. Kolektiboki bizi izan dugun horretatik aurrera ateratzeko modu pertsonal bat izan da». 

Bost ekoizle ezberdinekin lan egitea erronka aberasgarria izan da Zea Maysentzat. «Abesti guztiek dute ezberdintasunen bat baina guztia da Zea Mays. Adibidez, diskoko abestirik leunena eta zikinena Paco Locorekin grabatu ditugu. Ekoizleekin lan egitean, agian zuri bururatuko ez litzaizkizukeen gauzak egiten dituzu. Kanpoko ikuspuntu bat jasotzen da eta bere ikuspuntua eta proposamenak jasotzen dira».

Aiora Renteria, Zea Mays taldeko abeslaria, elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa