En directo

Naiz Irratia
Entrevista
Juan Carlos Plazaola
Donostialdeko ESIko LABeko delegatua

«Kudeaketa honekin Osakidetza pikutara doa enpresa pribatuen mesedetan»

Donostialdeko ESIko LABeko delegatu Juan Carlos Plazaola «egitura piramidalaz eta diktatorialaz» mintzo da Osakidetzan gertatzen ari dena azaltzeko. «Enrokatuta dago zuzendaritza eta etekin ekonomikoen arabera» jokatzen duela uste du. «Soka bereko jendea nahi dute zuzendaritzan», salatu du.

Audio_placeholder

«Kudeaketa honekin Osakidetza pikutara doa enpresa pribatuen mesedetan»

Loading player...
Donostiako Ospitaletik piztu da Osakidetzaren zuzendaritzaren aurkako deidarra.
Donostiako Ospitaletik piztu da Osakidetzaren zuzendaritzaren aurkako deidarra. (Gorka RUBIO | FOKU)

Juan Carlos Plazaola Donostialdeko ESIko LABeko delegatuak Naiz Irratian azaldu duenez «eztanda» Donostian izan da, baina ez da arazo bakarra: Tolosako Asuncion klinika, Bidasoako bloke kirurgikoaren gaia... «funtsean Osakidetzaren egitura piramidala da arazoa». Plazaolak ohartarazi du ESIen eta zentruen autonomia murriztu egin dela eta erabakiak Gasteiztik datozela. Sindikatu eta langileei «entzungor» egin eta «autoritarismoz kriterio ekonomista eta klientelarrarekin» hartzen direla erabakiak «diktadura» baten gisan salatu du.

Kargugabetzeak ez zituzten espero, baina ez da «harritu» Osasun Sailetik Osakidetzatik duten jarrera ikusita. «Burbuila» batean sartuta daudela uste du, «enrokatuta» eta jarrera aldaketarik ez du nozitzen. Orain, kontua da jarrera «inposatzailea» zuzendariengana ere bideratu dutela.

Langileak «nekatuta»

Langileen egoera jasanezina dela dio LABeko delegatuak: lan karga handia, erritmo altua, langile falta... «nekea handia da», esan du. «Kalitatezko arreta ezin dute eman, ikusten dute zerbitzua kaxkartzen ari dela eta horrek frustrazioa eragiten die. Arazoa egiturazkoa da, nola hartzen diren erabakiak. Ez dira osasun irizpide profesionalak kontuan hartzen, ekonomikoak baizik eta goi karguetan soka bereko jendea nahi dute, atsekabe handia dago» aipatu du.

«Zoritxarrez» ez du uste egoera aldatuko denik, «markatuta bidea jarraituko dute». Hala bada, enpresa pribatuen mesedetan «Osakidetza pikutara» joango dela ez du zalantzarik. «Autokritika sakona egin eta ekonomia lehenetsi beharrean beste eredu demokratikoago batera» joan behar dela aldarrikatu du.

Jaurlaritza Logoa