En directo

Bigarren Kafea

«Banku bat sortzearekin alderatuta, zer delitu da banku bat lapurtzea?»

Lucio Urtubia anarkista nafarraren abenturak kontatzen dituen 'Un hombre de acción' film luzea kaleratuko du Netflixek azaroaren 30ean. 

Audio_placeholder

«Banku bat sortzearekin alderatuta, zer delitu da banku bat lapurtzea?»

Loading player...
Juan José Ballesta aktorea, Lucio Urtubiari buruzko filmean.
Juan José Ballesta aktorea, Lucio Urtubiari buruzko filmean. (NETFLIX)

Metraileta hotsak, irmoki ixten diren burdinezko ateak, oihuka hasten diren segurtasun langileak, bapatean ixten diren pertsianak, sekulako zalaparta…  Egiari zor, Lucio Urtubiaren lapurretak ez ziren horrelakoak izan.

Nafarroako anarkista famatuenaren bizitza liburu eta erreportajeetan hamaika aldiz kontatua izan den arren, oraingoan zinemara jauzi egin du Netflixen eskutik. Patxi Amezcuak idatzi eta Javier Ruiz Calderak zuzendutako filmak Juan José Ballesta izango du protagonistatzat eta azaroaren 30ean estreinatuko da Netflixen, 'Un hombre de acción' izenburupean.

Lucio Urtubia 60ko hamarkadan bankuetan lapurretak egiten hasi zen eta 70ko hamarkadan nazioarteko desjabetze historiko baten buru izan zen. First National City Bank (egungo Citibank) bankuaren bidaia-txekeak faltsutu zituen. Inprimatzeko plantxak egin zituzten, eta 25 txekeko 8.000 orri inprimatu zituzten; 20 milioi dolar inguru. Lapurtutakoa, Hego amerikako mugimendu iraultzaileak finantzatzeko balio izan zuen. Hori eta askoz gehiago ikusteko aukera izango dugu Netfilex estreinatuko duen 'Un hombre de acción' filmean. 

Jaurlaritza Logoa