En directo

Bigarren Kafea

 «Txoriaren izena jarri nion eta txoriak benetan hegan egin du»

Nerabezaroan irakurri zuen liburuak sortutako lilura urte askotan apalean gorde ostean, 'E, petrel!' liburua itzultzeko ideia izan zuen Ibon Gaztañazpik. Julio Villar nabigatzailearen itsasoko abenturak euskaraz irakurtzeko aukera izango dugu. 

Audio_placeholder

 «Txoriaren izena jarri nion eta txoriak benetan hegan egin du»

Loading player...
'E, petrel' liburuaren aurkezpena
'E, petrel' liburuaren aurkezpena (Kontuz Kreatiboak)

Iadanik 50 urte igaro dira Julio Villar  Mistral Belaontzian munduari bira ematera abiatu zenetik. Ordurarte alpinista handia izandakoa istripu batek bultza zuen itsasora eta itsasoak hura bultza. Batzuetan gehiegi eta gehiegi ez, baina indarrez bultzatu du gure irudimena urtetan 'E, Petrel!' liburuak. 

Euskal Herrian bidaia, natura eta abentura maite dutenen ametsa errealitate bihurtu da Albaola eta Zumardia elkarteen lankidetzari esker, 'E, Petrel!' libururen euskarazko bertsioa argitaratu baitute. Ibon Gaztañazpik itzuli du eta Ramon Olasagastik eta Iñaki Iturainek egin dituzte zuzenketak. Diseinu grafikoa eta maketazioa Kontuz Kreatiboak estudioaren lana izan da. 

Nerabezaroan irakurri zuen liburuak sortutako lilura urte askotan apalean gorde ostean, liburua euskaratzeko ideia izan zuen Ibon Gaztañazpik: «Irakurketa hark sortzen zidan giro hori arnasten jarraitu nahi nuen, eta horretarako biderik onena, itzultzen hastea zen, baina argitaratzeko inongo asmorik gabe».

Une berean paraleloki, Tolosako Zumardia elkarteak antolatutako 'Amalur' jarduerei esker, aspaldiko nahi eta ametsa plazaratu zion Ramon Olasagastik Julio Villarri; 'E, Petrel!' eukaratzearena. Horri esker, Ibon eta Ramonen ibilbideak gurutzatu ziren: «Orduztik, elkarrekin aritu gara arraunean; enbatak, haizealdi eta kalmak gainditzea lortuz».

Itsasoan bezela, senari jarraitu eta elkarbanatuz bilakatu dute beren ametsa errealitate. Idazte prozesuan kezka eta ardurak izan arren, azkenean artifiziorik gabe idazteko hautua egin dute. Euskarak ere bere musika izatea lortu dute: «Itsasoko terminologia oraindik bizirik dagoen, baina galtzen ari den hondarea da, eta ni inolako komplexurik gabe ibili naiz, hiztegian agertzen ez diren hitzak ere sartu ditut» gehitu du Ibon Gaztañazpik. 

Jaurlaritza Logoa