En directo

Garazi Castaño

«Dauden ikuspegi batzuk problematizatu eta beste bat eman diegu desira, epika eta botereari»

'Gureak ere badira. Desira, boterea, epika' idatzi dute Lur Albizuk (Artazu, 1993) eta Eraitz Saez de Egilazek (Beasain, 1996). Iratzar Fundazioak Txalaparta argitaletxearen eskutik sortutako 'Iparrorratza' saiakera bildumaren 6.alea da.

Audio_placeholder

«Dauden ikuspegi batzuk problematizatu eta beste bat eman diegu desira, epika eta botereari»

Loading player...
Eraitz Saez de Egilaz eta Lur Albizu
Eraitz Saez de Egilaz eta Lur Albizu (Iratzar Fundazioa)

Duela hiru urte master batean ezagutu zuten elkar Albizuk eta Saez de Egilazek. Ikasgelan, baina bereziki ikasgelako papretetatik kanpo, izandako solasaldietatik abiatutako liburua da aurkeztu berri dutena. «Gure arteko kafe bat» saiakera bihurtuta.

Egunerokoaren eta bizitzaren esparru guztiak zeharkatzen dituzte desirak, botereak eta epikak. Baina inertzia eta ulerkera zahartuek arrakala sortu dute belaunaldien artean. Nola ulertu boterea, desira eta epika egungo belaunaldien eta ezkerreko independentismoaren prismetatik? Hausnarketa horiek eta orrietatik kanpo gelditu direnak ere garatu dituzte autoreek.

Jaurlaritza Logoa